Aeronautika ikuskatze eraginkorragoak robotika erabilita

2017ko Martxoa 27,

Ekimenak, langileak eta robotak elkarlanean berrikuspen lanetan aritzen diren lan-testuinguru hibrido bat proposatzen du

IK4-Tekniker buru den CRO-INSPECT europar proiektuak, robotika kolaboratiboaren bitartezko hegazkinetako aleroien kontrola hobetzea du helburu

 

Aireontzi iraunkorragoak fabrikatzeko, industria aeronautikoan material konposatuen erabilerak, materialen ikuskatze teknika sofistikatuen erabilera errekeritzen du. Gaur egun, kalitate-kontrol zorrotzek, fabrikatzen diren piezen %100-en ikuskatzea dakar.

 

Testuinguru honetan, IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoa buru den CRO-INSPECT europar proiektua, 2016ko irailean sortu zen, robotika kolaboratiboa eta ultrasoinuen teknika aurreratuak txertatuz, hegazkinen aleroien ikuskapena hobetzeko asmoz.

 

Ekimenak, langileak eta robotak elkarlanean berrikuspen lanetan aritzen diren lan-testuinguru hibrido bat sortzea proposatzen du. Lan horretan, aleroiaren osagaiaren tokietan sortutako akatsak antzemateko aukera ematen duten uhin gidatuen bitartezko ultrasoinuen bidezko ikuskapen teknikak erabiliko dira.

 

Ildo honetan, proiektuaren azken helburua, plataforma robotikoen kontrolerako, segurtasunerako eta ikuskapenerako teknologia garatzea da. Zentroak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, azken emaitza, lankidetzan egindako ikuskapen segurua, pertsona eta robotaren arteko lana ahalbidetuko duen soluzio bat izango da.

 

Oharrean gaineratzen den moduan, osagai handien ikuskatzeen kalitatea hobetuko du soluzio honek, operazio azkarrago eta fidagarriagoak egiteko aukera eskainiz eta inbertsio itzulkinak hobetuz.

 

2019ko abuztuan bukatuko den proiektua, Europar Batasuneko Horizon 2020 programaren testuinguruan kokatzen da eta IK4-Lortek euskal zentro teknologikoak eta Tecnatom ingeniaritza enpresa katalanak bertan parte hartzen dute.

 

 

IK4-Tekniker zentroaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke