Addimen, Mercedes-Benz eta Petronor-ekin lan egiten ari da BIND 4.0 programan

2017ko Apirila 24,

2017-04-24

Joseba Sagarna, Addimen enpresako gerentea


Fabrikazio gehigarrian espezializatutako euskal enpresak, 3D inpresioa bitartezko bere teknologia bi konpainiatan txertatu du, startup-ak bizkortzeko ekimenaren babesarekin

 

Metalean, 3D bitartezko fabrikazio gehigarrian espezializatutako Addimen konpainia bizkaitarrak, hauts metalikozko xafla finen fusioaren bitartez, aeronautika edo automobilgintza bezalako sektoreentzako dentsitate eta propietate mekaniko handiko pieza tridimentsionalak ekoizten ditu. Fabrikazio gehigarrian erreferente bihurtzeko eta teknika honen bitartez, prozesu industrialak optimizatzeko asmoz, Addimen-ek Mercedes-Benz-ekin batera aritu izan da eta egun Petronor-ekin dihardu, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-k startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programaren testuinguruan.

 

Derion egoitza duen enpresak, Mercedes-Benz konpainiarekin, biltegi birtual baten prototipatuarentzako eta garapenerako, metala oinarri duen manufaktura gehigarria ezartzea helburu duen proiektu bat garatu du. “Pisua murriztuz tresneria-sail bat egin dugu”, azaldu du Addimen-eko gerente Joseba Sagarnak.

 

Findegiaren sektorean, gaur egun Addimen-ek Petronor-ekin dihardu, bonbentzako piezen fabrikazio gehigarrian, helburu nagusia, bere kalitatea eta fabrikazio denbora hobetzea izanda. Petronor-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, ezaugarri hauek dituen pieza bat egiteko erabilitako denbora normala 12 hilabetekoa da, eta euskal enpresaren 3D inpresoren bitartezko fabrikazio sistemari esker, denbora tartea 24 edo 48 ordura arte murriztuko litzateke.

 

Addimen-ek startup-ak bizkortzeko BIND 4.0 programan parte hartu eta ekimenak, fabrikazio gehigarriaren sektorean erreferente moduan kokatzeko eskaini dion aukera eduki izana positiboki jotzen ditu. “Tankera honetako ekimenek, startup txikiak enpresa handiei ezagutzera emateko oso baliagarriak dira; honela, enpresa batean sar gaitezke, kanpo aldean ezagutu gaitezenerako”, adierazi du Sagarnak.

 

Kalitatezko produktu eta kostu global lehiakor bat duen zerbitzua eskaintzearen aldeko apustuarekin, Addimen, teknologia jarraibide duen etengabeko eboluzio baten aurkitzen da. “Garapen teknologikoa garrantzitsua da lehiakortasun industrialarentzat, izan ere, gaur egun datuak behar baitira, baita prozesuak eraginkorrak izan daitezela, akatsik izan ez dadila eta noski, produktuak lehenbailehen merkaturatu daitezela ere”, argudiatu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke