Abantail-ek Siemens-en software bat banatuko du

2017ko Iraila 20,

Konfiguratzailearen inplementazioak edozein eskaintza komertzial sortze prozesu automatizatzen du

Gipuzkoar enpresak Alemaniako taldearekin lankidetza akordioa lortu du, bere bezeroei soluzio teknologiko Berri bat eskaintzeko asmoz

 

Abantail enpresa teknologikoak, lankidetza akordioa sinatu du Siemens taldearekin, esparru nazionalean duen bere presentzia areagotu eta bere hazkunde erronkak bultzatzeko asmoz. Zehatz-mehatz, akordioa, ingeniaritzaren automatizazio proiektuetara zuzendutako Rulestream de Siemens PLM Software-aren banaketan oinarritzen da.

 

Siemens Digital Factory Division-en negozio unitatea den Siemens PLM Software, produktuaren bizitza zikloaren kudeaketaren eta ekoizpen operazioen kudeaketaren software-aren hornitzailea da. Soluzio hauek, produkzio prozesuak optimizatzera bideratu daude, planifikazioan eta garapenean hasi eta fabrikazioa, produkzioa eta euskarrira arte.

 

Konpainiak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, Rulestream konfiguratzailearen inplementazioak, neurrira egindako produktuak dituzten enpresen edozein eskaintza komertzial sortze prozesu automatizatzen du, baita eskaera onartu ostean, batez ere, bulego teknikoaren diseinuarekin erlazionatutako lanetan burutzen den ingeniaritza lana ere.

 

Rulestream soluzio teknologikoaren abantaila nagusiak, enpresen ekoizpenaren hazkundean eta bezeroari dokumentazio teknikoa emateko epeen murriztean oinarritzen dira, baita aipatutako dokumentazioaren kalitatean eta fidagarritasunean ere (3D ereduak, 2D planoak, material-zerrendak, prozesuaren dokumentazioa,…).

 

Mondragon korporazioko kide den Abantail-ek, orain dela 13 urte baino gehiago, neurrira egindako produktuak eskaintzen dituzten konpainien diseinu adaptatiboaren automatizazioan lan egiten du, horretarako produktu-prozesuaren konfiguratzaile teknikoak ezarriz, baita merkataritza-konfiguratzaileez baliatutako merkataritza-zikloaren eskaintzen sortze prozesuaren automatizazioaren ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke