4.0 soluzioak euskal elikagai-industriarentzat

2017ko Iraila 27,

Clusterrak elikaduraren sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna areagotu gura du

Euskadiko Elikaduraren Clusterrak eta Innolab Bilbao-k sektore 4.0 industriara egokitzeko hitzarmena sinatu dute

 

Euskadi Elikaduraren Clusterrak eta proiektu eta industria digitalak bizkortzeko Innolab Bilbao-k sinatu dute, elikagai-industrian eta sektoreko euskal enpresatan, 4.0 eredua ezartzeko asmoz. Akordio honek, konpainia hauen lehiakortasuna areagotzeko aukera eskainiko duen egokitzapen Plan bat sortzea suposatuko du.

 

Bi erakundeek euren lan bateratua, urria eta urtarrilaren arteko bina faseetan garatuko dute. Lehen fasean, euskal esparruan elikagai-industriaren egungo egoerari testuinguru bat eskaintze aldera, sektoreko enpresek aurrez aurre aurkituko dituzten gaur egungo erronkak identifikatuko dira. Bigarren tartean, erronka horiei erantzuna emateko aplikatu beharreko soluzio teknologikoak planteatuko dira.

 

Iragan irailaren 21ean bi entitateek sinatutako hitzarmenak, informazioaren teknologian oinarritutako eta euskal gizartearen berrikuntza teknologikoaren alde Innolab Bilbao-k egiten duen lanaren jarraipena suposatzen du.

 

Ildo honetan, Euskadiko enpresen eta industriaren digitalizazio jarduerak bultzatu nahi du zentroak, baita gaitutako lanpostuen sortzea ahalbidetzea ere.

 

Bestalde, Clusterrak elikaduraren sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna areagotu gura du, bere bazkideen artean 4.0 teknologiaren txertatzea errazte aldera.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke