Laguntza zerbitzuak. Start-Ups


Testuinguru sozioekonomikoa betiko aldatu da eta horrek aukera ugari sortzen ditu profesional eta enpresentzat. Aukeraz eta aldaketaz betetako eszenatoki honetan, ezinbestekoa da ideia edo ekimen ekintzaile guztiak kontrastatzea eta egiaztatzea martxan jarri baino lehen, edozein dela ere proiektuaren tamaina edo jarduera-sektorea. Gutxienez galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari:

 

Ba al dut ekintzailetzarako profil egokirik?
Ba al dut negozioren ideia argirik?
Ba al dut edo lortu dezaket eskainiko dudan produktu edo zerbitzuari buruzko ezagutzarik?
Badakit edo ikas dezaket enpresa bat kudeatzen?
Garatu nahi dudan jarduerak lege eskakizun espezifikoren bat du?
Ezagutzen al ditut nire jarduera garatuko den merkatua eta nire lehiakideak?
Pentsatu al dut nola ezagutarazi nire burua?
Ba al dakit nola babestu nire jabetza intelektuala eta industriala?
Nola egin behar dut nire negozio plana eta nola egokitu behar dut ahozko azalpenetarako?
Ezagutzen al ditut nire negozioa kudeatzen lagunduko didaten finantza arloko tresnak?
Ba al dakit zein den nire proiektuari komeni zaion forma juridikoa?

 

Horregatik guztiagatik, eta berrikuntzarekin hartutako konpromiso sendoagatik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk behar duten laguntza ematen diegu enpresa-ekimen berriei: laguntza integrala, malgua eta beren premien araberakoa, martxan jar daitezen, haz daitezen eta merkatuan arrakastaz errotu daitezen. Lehentasuna emanez beti Zientzia eta Teknologia Planaren barruan estrategikotzat jotako sektoreetako oinarri teknologikoko edota berrikuntza aurreratuko proiektuei (Start-up): Industriala, Informazio Teknologiak, Software garapen aurreratua, Biomedikuntza-Biozientziak, Nano eta Mikroteknologia, Hizkuntzaren Teknologia eta Energia garbiak eta berriztagarriak. Lan hori Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (BIC) bitartez gauzatzen da.

 

“Ekosistema bat babesten, osatzen, gaitzen eta sortzen dugu startup-ei garatzen laguntzeko eta negozioaren fase guztiak (hazkundea, sendotzea eta negozioaren proiekzioa) lantzeko behar dituzten gaitasunak emateko”. Enpresa eta Berrikuntza Zentroak.”

 

Business and Innovation Centres (BICs) imagen spri flecha

 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Ekintzailetza