Euskal Ekintzailetza Sistema


Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Ekintzailetza Sistema bultzatu du. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sinatutako erakunde arteko plan bat da, helburutzat daukana ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema hobetzea elkarlanean eta modu koordinatuan.

 

Plana errealitate ekonomiko eta legegile berrira egokitzen da eta etorkizunean herrialde gisa izan behar ditugun lehiakortasuna eta sostengarritasuna bermatzea du xede, betiere Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiei Laguntzeko Legea betez. Horrez gain, pizgarri funtzioa betetzen du ekintzailetzari laguntzeko ekosistema hobetzen jarraitzeko eta erakundeek ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin hartutako konpromisoari, duela hainbat hamarkadatatik errotuta dagoenari, eusteko.

 

Helburuak

  • Ekintzailetzaren kultura eta baloreak sustatzea gizarte maila eta bizitzaren etapa guztietan, iraganean gure herriaren ikurra izan den izaera ekintzailea suspertuz.
  • Atzemandako ideien bolumena eta merkatura iristen diren ekimen berrien kopurua emendatzea, enplegua eta jarduera ekonomikoa indartzen laguntzeko.
  • Euskal enpresa berriei hazten, sendotzen edota eskualdatzen laguntzea.
  • Barnekintzailetzaren edo ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustu sendoa egitea, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko duen potentzialagatik.
  • Ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema osatzen duten politika, tresna eta instrumentu euskarriak sustatzea.
 
Azken ordukoa!
Nuestros contenidos de
Ekintzailetza