SPRI Taldeak bere 4.0 Industriako estrategia azalduko du eskualde garapeneko agentzien foroan

2017ko Uztaila 06,

cobanera aitor
Aitor Cobanera.

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak Meridan (Extremadura) egingo den ADR Foroaren XVII. edizioan parte hartuko du.

 

SPRI Taldeak -Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak- ostegun honetan aurkeztuko du Meridan (Extremadura) bere 4.0 Industriako estrategia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak ADR Foroaren XVII. edizioan parte hartuko baitu. Elkarte horretara biltzen dira Espainiako autonomia erkidegoetan ekonomia eta enpresak sustatzen dituzten erakunde publikoak. Horrelako ekitaldiak oso garrantzitsuak dira Estatuko eskualdeen garapeneko komunitatearentzat.

 

Cobanerak hizpide hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industria bultzatzeko martxan jarri dituen proiektuak, besteak beste RIS3 Euskadi, Europar Batasuneko programa, zeinaren helburua baita eskualde bakoitza jarduera industrialaren eremu zehatz batzuetan espezializatzea -gaitasun eta potentzialtasun handienak dituzten haietan, alegia-, lehiakortasuna hobetzeko. Euskadik fabrikazio aurreratua, energia eta bio-zientziak aukeratu ditu.

 

SPRI Taldeko zuzendaritza-karguak mahai-inguru batean parte hartuko du, non errepaso bat emango baitzaio 4.0 industria konektatuaren egungo egoerari, hiru kasu arrakastatsu aurkeztuko direlarik, horietako bat Euskadirena.

 

Cobanerak Digital Innovation Hub ekimena azalduko du. Ekimen horren helburua da enpresa industrialei -bereziki ETEei- behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea aurre egin diezaieten 4.0 industriaren erronkei. Digitalki lotutako sare bat da eta bere baitara biltzen dira I+G-ko azpiegiturak, fabrika pilotuak eta fabrikazio aurreratuaren hainbat esparrutako ezagutza tekniko espezializatuak. Sareak hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Sarea beraizik erabiliko da I+G-ko proiektuak garatzeko, proiektu industrialak eskalatzeko, abangoardiako teknologiak erakusteko eta startupak trebatu eta azeleratzeko.

 

Cobanerak hizpide hartuko ditu baita ere Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industria bultzatzeko sortu dituen laguntza programak, hala nola: Hazitek (laguntzak ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak egiteko), Basque Industry 4.0 (laguntzak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak egiteko, zeintzuen bidez “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialei transferituko baitzaie) eta Industria Digitala (laguntzak EIKTak txertatzeko manufaktura sektoreko ETE industrialetan).

 

Ostiraleko saioan SPRI Taldeak hizpide hartuko du baita ere Bind 4.0 programa, 4.0 Industriako startup onenak erakartzeko nazioarteko lehen ekimena eta bere bigarren edizioa bultzatu berri duena.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke