ES | EU


2017ko Iraila 12


UPV/EHU-ko ikertzaile talde batek, aerogel metal-organiko berri batean oinarritutako aplikazioak garatzeko startup-a osatu dute

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikertzaile talde batek, automobilgintza, ingurumena edo energia bezalako sektoreetan erabiltzeko material metal-organiko berri baten aplikazioak garatzeko xedea duen startup-a sortu dute.

 

Poretune deituriko eta Unibertsitateko Kimika Ezorganikoa sailak, BeAble Innvierte Kets Fund (BIKF) espezializatutako arrisku kapitalaren fondoaren laguntzaz fundatutako startup-a, enpresa berriaren sustatzaileek berriki patentatutako aerogel metal-organiko batean dihardu.

 

Patentatutako aerogel metal-organikoak, material mota hauetan aldi berean agertu ohi ez diren propietate desberdinak konbinatzen ditu, esaterako, bere izaera porotsua, aparteko arintasuna, egonkortasun termiko eta mekanikoa, jite plastikoa, molekula organikoak eta material pisutsuak erakartzeko gaitasun handia, baita bere izaera erdieroalea ere.

 

“Sor daitezkeen aplikazioen eskaintza zabalak, etorkizun oparoko plataforma teknologiko bihurtzen dute material hau. Hala eta guztiz ere, ekimen honen hasierako fasean, aplikazio esparruetara mugatu ginen, eragin ekonomikoa handiagoa izan ditzaketen esparruetara, alegia: automobilgintza eta energia”, azaldu du Poretune-ko fundatzailekide Oscar Castillo irakasleak.

 

Aerogelak, ura baino 100 aldiz arinagoak diren materialak dira, eta solidoen antzera, euren itxura mantentzeko gai diren baina likidoen antzeko dentsitateak dituzten sistema koloidalak diren geletan oinarritzen dira.