ES | EU


2017ko Urtarrila 06
Apaintzeko irudia

Txema Campos, Aposbuc: zurrungen aurkako mundu mailako nobedadea



“Zurrungen aurkako” kontzeptu berria Aposbuc deitzen da, eta bere bertute nagusia da bi funtzio betetzen dituela aldi berean, batetik, sudurra zabaltzen du eta, bestetik, matrail-hezurra lerrokatzen du. Horrek beste dispositiboek baino eraginkortasun handiagoa ematen dio eta baita ere ekintza esparru zabalagoa.

Araban sortutako metodo hori eraginkorra da, eta halaber erosoa, erabilerraza, erabili eta botatzekoa eta eragin hirukoitzekoa; zurrungen maiztasuna eta intentsitatea (soinua) murrizten du ongi eta isilik lo egiteko…

 

Txema, nondik dator Aposbuc sortu eta ekoizteko ideia?

Ideia zuzenean dator urte askotan sufritu duen zurrungari kroniko batengandik, ikusi ondoren merkatuko sistema batek ere ez ziola funtzionatzen.

José María Collantes, ingeniari mekanikoa eta ehunka mekanismo asmatu dituena bere bizitza osoan, zurrungarik ez egiteko metodo baten bila hasi zen, eta halaxe otu zitzaion ideia. Ideiaren ondoren iritsi zen garapen-fasea eta prototipoen diseinua; hainbat eta hainbat prototipo diseinatu zituen, harik eta probatutako beste ezerk baino hobeto funtzionatzen zuen bat aurkitu zuen arte.

Prototipoa definitutakoan, medikuen iritzia galdetu zen, eta oso harrera ona izan zuen dispositiboak; proba pre-kliniko bat edo kontzeptu proba bat egin zen Gasteizko Loaren Unitatean, poligrafiaz monitorizatutako 20 pazienterekin. Emaitza apartak lortu zirenez, erabaki zen produktuaren aldeko apustua egitea, eta horrela eskuratu ziren merkaturatzeko behar ziren patente eta baimenak.

 

Jaso zenuen laguntzarik horretarako edo enpresa martxan jartzeko?

Hala da, bai. Jarduera martxan jartzeko, Gasteizko Udalaren, Foru Aldundiaren eta Arabako BIC zentroaren laguntza eta babesa jaso dugu.

 

Diozunez, Aposbuc-ek funtzio hirukoitza du; nola funtzionatzen du zehazki?

Aposbuc-ek bi arlotan eragiten du, 3 funtzio betez:

Lehenik eta behin, Aposbuc-ek ahoa itxita eta lerrokatuta edukitzeko balio du, lo gauden bitartean ireki ez dezagun. Hori oso garrantzitsua da, klinikoki frogatuta baitago ahoa irekiz gero aire-bideetako pasabideak itxi egiten direla eztarrian. Ahoa itxita edukita, ahotik arnasa hartzea eragozten da, eta horrela desagertzen da eztarrian sortzen den zurrunga.

Zurrunga hori ozena eta desatsegina izaten da oro har, baina, horrez gain, milioika lagunek jasaten duten bigarren mailako ondorio bat du: eztarria lehortu eta handitu egiten da etengabe ahotik arnasa hartzeagatik. Gainera, ahotik arnasa hartzeak hil egiten du ahoko bakteria-flora, eta horixe da, hain zuzen, txantxarretik eta bestelako infekzioetatik (gingibitisa, adibidez) babesten gaituena.

Azkenik, dispositiboak sudurra zabaltzeko zerrenda bat dakar, sudurraren kanpoaldean ezarriz arnasten dugun aire kopurua handitzen duena. Horri esker, gure inspirazioek indar gutxiago dute, eta ez dute bibraziorik eragiten sudurreko nahiz ahosabai biguneko ehunetan.

 

Funtzio hirukoitz horri esker, produktua oso egokia da mota guztietako “zurrungarientzat”: kronikoentzat, aldizkakoentzat…

Produktuak edozein zurrungari motarentzat balio du, batez ere kronikoentzat. Baina aldizkako zurrungariek ere erabil dezakete jakinez gero gauren batean zurrunga egingo dutela, esaterako, gehiegi jan edo edan dutenean edo oso nekatuta daudenean. Oso praktikoa da, halaber, bidaiatu behar duten zurrungari kronikoentzat, hau da, tarteka logela edo kanpin denda partekatu behar dutenentzat; gainera, erabili eta botatzekoa denez, oso erraz eraman daiteke edonora.

 

%100 higienikoa, erraza erabiltzeko eta garraiatzeko, erabili eta botatzekoa… oso praktikoa da.

Horixe da gure produktuaren ezaugarri nagusietako bat; edonork erabil dezake nahi duenean eta nahi duen tokian. Bestalde, beste dispositibo batzuk ez bezala, Aposbuc ez da intrusiboa, eta ez du botika edo medikamendurik erabiltzen. Aposbuc eranskailu teknologiko bat da, loak hartu baino lehen jarri eta goizean goiz bota daitekeena; ez dago garbitu beharrik, eta ez du behar mantenimendurik edo pertsonalizatzerik.

 

Herri honetan bada “asmakizuna” eskertuko dizunik: gehiago al dira neskak, mutilak baino?

Gure ustez 40/60ko proportzioa dago. Arazoa konpondu nahi duten emakumezko zurrungari asko daude, baina normalean mutilek zurrunga indartsuagoak egiten dituzte, eta neskek jasaten dituzte ondorioak.  Azkenean, denek deskubritzen dute zurrungarik gabe hobeto atseden hartzen dutela, bizitza osasuntsuagoa dutela eta jarrera baikorragoa ere bai.

 

Produktu berritzailea da, merkatuan dauden beste batzuetatik bereizten dena.

Desberdintasun asko daude, bai. Desberdintasun nagusia da aldi berean eragiten duela bi arlotan, eta hiru modu desberdinetan, lehen aipatu dugun bezala. Ez da inbasiboa, erabili eta botatzekoa da, eta bestelako onurak dakarzkio osasunari, baina, horrez gain, merkea da, eta jarri orduko hasten da funtzionatzen, pertsonalizatu edo egokitu beharrik gabe.

 

Buka dezagun berandutu baino lehen, ohera joan behar dugu eta… non eros daiteke Aposbuc?

Produktua salgai dago farmazietan, eta online ere eros daiteke, baina farmazian baino garestiago:

http://www.aposbuc.com