ES | EU


2017ko Urtarrila 10
Apaintzeko irudia

DNA analisiak kirol errendimendua hobetzeko



KirolDNA euskal enpresak analisi genetikoak burutzen ditu gerta litezkeen lesioak hauteman eta beren arriskua urritze aldera

 

Egun zientzialariek, kirol errendimenduarekin erlazionatutako 200 gene identifikatzea lortu dute. Testuinguru honetan, soluzio bio- teknologikoen KirolDNA euskal enpresaren jarduera garatzen da, kirolariei analisi genetikoak egiten dizkietenak, beren errendimendua hobetu eta lesio-arriskuak urritzeko asmoz.

 

Prozedurak, KirolDNA-ren laborategietara bidaltzen den listu lagin baten du oinarria. Estrategia Empresarial argitalpenak aipatutako enpresako iturrien arabera, emaitzek, etorkizuneko lesioak ekidin eta entrenamendua aurreikuspen horien arabera egokitu, akidurari aurre egin eta kirolariaren elikadura eta entrenamendua pertsonaliza ditzakete.

 

Saiakuntzetan guztira, osasunarentzako eta kirol etekinarentzako interesgarriak diren 70 bereizgarri genetiko aztertzen dira eta emaitzek kirolariari, bere kirol jarduerarekin erlazionatutako alderdi zehatzak aldatu behar dituenentz erabakitzeko aukera ematen diote.

 

Merkaturatutako lehen bi produktu lerroak K-DNA Runner eta K-DNA Cyclist dira, korrikalari eta txirrindulari profesional eta afizionatuei bideratutako soluzioak.

 

Saiakuntzak KirolDNA eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Sport Genomics ikerkuntza taldeak elkarrekin zuzendutako zuzendaritza zientifikopean egiten dira, I+G Interaktiboa proiektuen bitartez. Azken hau, azken ikerkuntza eta erabiltzailearen esperientzien araberako analisien etengabeko eguneratzea ahalbidetzen duen kontzeptu berria da.

 

KirolDNA Euskal Herriko Unibertsitateak, enpresa-ekimenei laguntzeko BIC Gipuzkoa zentroaren laguntzarekin, 2016ko otsailean hasitako enpresa- jardueraz geroztik sortutako spin-off bat da.

Iturria: Estrategia Empresarial