Langileen parte-hartzea sustatzen duten enpresentzako mozkinak


Pertsonak enpresentzat eta enpresak pertsonentzat

Zenbait enpresak pertsonen parte-hartze sistemak ezartzen dituzte enpresaren ikuspegi demokratikoagoa baloratzen eta bultzatzen dutelako. Beste batzuek, berriz, bestelako irabaziak bilatzen dituzte, hala nola eraginkortasuna, ondorengotza edota lehiakortasuna. Enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzearen aldeko edo aurkako erabakian eragin handiena izan dezaketen zenbait arrazoi azpimarratu ditugu hemen.

Langileen parte-hartzea sustatzen duten enpresentzako mozkinak

Sostengarritasuna I Ondorengotza I Lehiakortasuna I Barne hobekuntzak I Demokratizazioa I Lan-giroa hobetzea I Talentua atzematea I Kapitala atzematea

Enpresako egituraren sostengarritasuna

Murriztu egiten da enpresetako erabaki zentroak deslokalizatzeko arriskua, handitu egiten direlako bertan gelditzeko bokazioa, lurraldearekiko lotura eta herrialdearen lehiakortasunarekiko erantzukizuna.

Transmisioa eta enpresen ondorengotza

Enpresen transmisioa eta ondorengotza bultzatzen du, zeren parte-hartze finantzarioaren bitartez langileek aukera baitute enpresan bertan ekintzaile izateko eta negozioaren bridak hartu eta etorkizun itxaropentsu baterantz bideratzeko, horretarako baliatuz formula parte-hartzaileen bidez lortzen diren barne hobekuntza guztiak.

Enpresen lehiakortasuna

Enpresen lehiakortasuna hobetzen da. Hau da, enpresak gehiago hazten dira hainbat arlotan, hala nola salmentetan, enpleguan, produktibitatean eta errentagarritasunean, e.a. Lanpostu gehiago eta hobeak sortzen dituzte, kultura parte-hartzailea hobetzen dute, sozialki errentagarriago bihurtzen dira, bai ikuspegi fiskaletik, bai eta sortzen dituzten soldata eta pentsio hobeengatik, eta probabilitate gutxiago dago enpresa ixteko.

Barne hobekuntzak

Enpresa barruan hainbat hobekuntza sortzen dira, hala nola produktibitate maila altuagoa, eraginkortasun hobea, bertakotasun eta leialtasun sentimenduak indartzea, malgutasun handiagoa, abstentismoa eta langileen errotazioa murriztea, gardentasun handiagoa, kudeaketaren kalitatea hobetzea eta kohesio sozial handiagoa.

Antolakundeen demokratizazioa

Langileek sarbide hobea dute enpresako informaziora eta erabakitzeko ahalmen handiagoa dute. Ondorioz, definitzen diren helburuak, ekimenak, neurriak, proiektuak, eta abar bat datoz zuzendaritza taldearekin eta oinarriko langileekin.

Lan giroa hobetzea

Lan egiteko modu honek sortzen duen giroa konfiantzan eta errespetuan oinarriturik dago, hau da, giro irekiagoa, solidarioagoa eta atseginagoa da. Erraztasuna ematen du langileek ideiak eta konponbideak proposatu ditzaten, hazkunde pertsonalerako aukerak eskaintzen ditu eta autoestima eta auto-errealizazioa sustatzen ditu.

Talentua atzematea

Parte-hartze finantzarioa tresna baliotsua izan daiteke prestakuntza edo profil profesional zehatzak dituzten langileak atxikitzeko eta langile horien prestakuntza espezifikoan egin den inbertsioa babesteko, pertsonen inplikazio eta konpromiso maila handitzen delako.

Kapitala atzematea

Enpresak kapitalizatzeko oinarrizko tresna da, barnetik aplikatzen dena. Aukera ematen die langileei beren kapital ekarpenen bidez produkzio bitartekoak eskuratzeko eta aukera ematen du baita ere elkarrekin uztartzeko antolakundearen finantza premiak eta langileek enpresaren hazkundea eta errentagarritasuna bultzatzeko duten interesa.

 
Azken ordukoa!