Faktore erabakigarriak langileek kudeaketan parte hartzeko


Hainbat faktorek baldintzatzen du langileen parte-hartzea enpresaren kudeaketan, esaterako gaitasun, informazio, komunikazio edo autonomia eza. Ondorioz, enpresek kasuan kasuko arazoei egokitutako konponbideak garatu behar dituzte (gaitasunak garatzea, prestakuntza, komunikazioa hobetzea, zuzentzeko eta erlazionatzeko modua aldatzea, e.a.) aurrera egiteko kultura parte-hartzaile berri baterantz.

Ingurunea I Zuzendaritza estiloa I Proiektu partekatua I Informazioa eta komunikazioa I Talde-lana I Gaitasunak I Jarrera I Autonomia I Optimizazioa

Kultur ingurunea

Inguruko aukerek eta mehatxuek, elkarreraginean daudelarik antolakundearen indar-gune eta ahuluneekin, parte-hartzearen mugak zehazten dituzte.

Zuzendaritza estiloa

Zuzendaritza estilo ireki batek (pertsonen gaitasunetan, kudeaketaren koherentzian, konfiantza eta konpromisoa sortzeko gaitasunean sinesten duena) langileen atxikipena bultzatzen du.

Proiektu partekatua izatea

Proiektu bat partekatua da, baldin eta antolakundeko pertsona guztiek badakite zuzendaritzak zer nahi duen, zergatik, non eta norekin egin nahi duen, eta langile gisa zer irabazi eta galduko duten.

Informazioa eta komunikazioa

Informazio eta komunikazio osoa, denbora errealekoa, egiazkoa eta objektiboa, aukera ematen duena kudeaketa eraginkorra lortzeko eta konfiantzazko giroa sortzeko, giro horretan partekatu ahal izateko jabekuntza ahalbidetzen duen ezagutza, segurtasuna eta aitortza.

Talde-lana

Aukera ematen du taldeetako eta antolakunde barruko botere harremanak aldatzeko, balore berriak ikasteko eta produkzio prozesuak eraldatzeko. Garrantzitsua da sistema asko sortzea boterea banatzeko eta erabakiak hartzeko. Zentzu horretan, koordinazioa eta auto-antolakuntza sustatzen duten antolakuntzazko egiturak sortu behar dira.

Gaitasuna, jarrerak eta eredu mentalak

Funtsezkoa da antolakundeko pertsonen artean lidergo potentzialak identifikatzea eta hazten laguntzea, prestakuntza eta garapen integraleko programen bitartez. Bestalde, antolakundeko pertsonen jarrerek eta eredu mentalek parte-hartze prozesuak bideratu edo oztopatu ditzakete.

Pertsonen autonomia

Lanpostuko jabekuntzak eta autonomiak eragin handia dute parte-hartze prozesuen arrakastan. Hala, oso garrantzitsua da lanpostuak aberastea parte-hartze prozesuak bultzatzeko.

Jarduera produktibo eta operatiboen antolakuntza

Lanpostuko zereginek eta erronkek aitortza soziala ematen dute, eta hori lagungarri izan daiteke parte-hartzearentzat, aitortza mailaren arabera. Lanpostuko gaitasun-aberastasunak eta ahalbidetzen dituen harreman-motek ere parte-hartzea errazten edo eragozten dute.

 
Azken ordukoa!