Innobideak Prestakuntza Directiv@21: Kudeaketa aurreratuko prestakuntza programa


Innobideak Prestakuntza Directiv@21 prestakuntza programa doakoa da, zure enpresaren benetako premiak estaltzea du helburu, eta horretarako, ezagutzak ematen dizkie pertsonei kudeaketa aurreratuaren eta negozio ereduen inguruan.

 

Programa horren asmoa da jakitea nola egin aurrera Innobideak estrategiako Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren baitan ezinbestekotzat jotzen diren sei elementuetan, elementu horien bidez berritzeko eta enpresa guztiak lehiakorrago egingo dituen kudeaketa sistema bat garatzeko.

 

Nola lortu gure asmoak egia bihurtzea?
Nola gauzatu gure planak?
Zer gehiago eman diezagukete bezeroek?
Gure ardura al da pertsonak motibatzea?
Egin al dezakegu besterik, ez desmotibatzeaz gain?
Konpromiso sozialak ba al du inpaktu zuzenik negozioaren emaitzetan?
Ezin badugu produktuan edo zerbitzuan berritu, nolako berrikuntza egin dezakegu?
Nolako emaitzak bilatu behar ditu enpresa batek?
Nola landu dezaket berrikuntza nire Negozio Ereduaren barnean?

 

Prestakuntza Directiv@21 prestakuntza-moduluek ikuspegi gehienbat praktikoa ematen dute, eta bertaratuek adibideak eta jarraibideak lantzen dituzte, elementu bakoitza beren enpresan aplikatu ahal izateko.

 

    • ESTRATEGIA

• Daukazun informazioa eta behar duzuna • Gogoeta sistematiko eta parte-hartzailea •Negozio eredua, faktore bereizlea • Asmotik ekintzara.

       

       

    • BEZEROAK

• Bezeroen kudeaketa zeregin kolektibo gisa. • Bezeroak entzutea eta ezagutzea. • Bezeroen kudeaketa sistematikoa. • Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

       

       

    • PERTSONAK

• Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi integral eta sistematikoa. • Entzutea: etorkizuneko antolakundeen gaitasuna. • Pertsona konprometituak antolakunde osasuntsuetan.

       

       

    • GIZARTEA

• Konpromiso soziala lehiakortasunaren faktore gisa. • Gure ingurune soziala, premiak eta espektatibak. • Enpresako helburuekiko koherentzia eta integrazioa.

       

       

    • BERRIKUNTZA

• Berritzeko helburuak eta estrategiak izateko beharra. • Berrikuntza ahalbidetzen duen testuingurua. • Ideia eta proiektuen kudeaketa. • Berrikuntza kuantifikatu egin daiteke.

       

       

    • EMAITZAK

• Helburuak definitzea eta enpresako maila guztietan hedatzea. • Kausa eta emaitzen arteko harremanak ezagutzea. • Adierazleekin kudeatzea eta aurrea hartzea.

       

       

    • BERRIKUNTZA NEGOZIO EREDUETAN

• Pentsamendu estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak • Zuzendaritza estrategikoko prozesua • Berrikuntza eta koherentzia negozio ereduan. • Pentsatzeko modu desberdina, sormenerako tresna batzuk .

 

Finkatu zeure jomugak eta parte hartu Prestakuntza Directiv@21 ekimenean.
 
Azken ordukoa!