Innobideak Estrategia eta bere 4 laguntza-programak


SPRIko Berrikuntza Arloa lanean ari da Eusko Jaurlaritzaren politikak martxan jartzeko, helburutzat harturik berrikuntzaren kultura sustatzea Euskadiko enpresa-sarean.

Eusko Jaurlaritzako Innobideak Estrategiak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die euskal enpresei, berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea babestuz, kudeaketa aurreratua bultzatuz eta antolakundeen barruan bikaintasuna bilatuz.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi eta Azpiegitura Sailak “Innobideak estrategia” diseinatu du, gaur egungo krisialdia gainditzeko eta oinarri sendo batzuk ezartzeko euskal enpresen etorkizuneko garapen lehiakorrerako.

 

Estrategiaren barruan laguntza eta prestakuntza programa hauek daude: Innobideak-Lehiabide, Innobideak-Kudeabide, Innobideak-Pertsonak eta Innobideak-Prestakuntza. Tresna horien bidez laguntza eman nahi zaie enpresei gaur egungo egoera arrakastaz gainditzeko eta merkatuetako globalizazioari eta lehia handiagoari egokitzeko.

 

Innobideak-lehiabide

NEGOZIOEN DIBERTSIFIKAZIOA BULTZATUZ
Programa honen helburua da produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

 

Innobideak-Kudeabide

ENPRESA BIKAINTASUNERA NTZ KUDEAKETA AURRERATUAREN BITARTEZ
Programa honen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, laguntza emanez kudeaketa aurreratuko printzipio, tresna eta metodologiak aplikatu eta ezartzeko.

 

Innobideak-Pertsonak

ENPRESETAKO LANGILEEN PARTE-HARTZEA SUSTATUZ
Programa honen helburua da enpresetako lehiakortasuna hobetzeko jarduerak garatzea, enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzen bidez.

 

Innobideak-Prestakuntza

KUDEAKETA AURRERATUARI ETA LEHIATZEKO NEGOZIO-EREDUEI BURUZKO PESTAKUNTZA ESKAINIZ
Programa honen helburua da Innobideak estrategiari, eskaintzen dituen tresnei eta Kudeaketa Aurreratuko eredu berriari buruzko informazioa ematea, berritzeko eta lehiakorrago izateko sei elementuen giltzarriak ezagutzea eta horietan aurrera egitea. Industri enpresetako eta zerbitzu enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzenduta dago. Ekimena doakoa da eta 5 orduko iraupena duten 7 modulu independentez osatuta dago: Berrikuntza Negozio-ereduetan/ Estrategia/ Emaitzak/ Bezeroak/ Pertsonak/ Berrikuntza / Konpromiso soziala.

 

 

Aspalditik zabiltza atzeratzen zure enpresarentzako proiektua?

Ezagutu Innobideak

 
Azken ordukoa!