Enpresen Hazkunderako Programaren deialdi berria, ETEentzako aholkularitza subentzionatzeko

2017ko Uztaila 27,


Ekonomia Ministerioak egun gutxi barru zabalduko du ETEentzako aholkularitza programaren hirugarren deialdia. Programa horrek laguntza ematen die beren hazkunde faseko arlo desberdinak -digitalizazioa, berrikuntza, marketina, finantzaketa, operazioak eta giza baliabideak- garatzen ari diren enpresei.

 

Enpresen Hazkunderako Programaren barnean kokatutako ekimen horrek aholkularitza programa bat subentzionatzen du, programa horren bidez laguntasuna emateko ETEei beren hazkunde eta lehiakortasunerako funtsezkoak diren gaietan: digitalizazioa, berrikuntza, marketina eta merkaturatzea.

 

Programak kanpoko profesionalen 50 orduko aholkularitza-pakete bat eskaintzen du, hiru fasetan banatuta: lehenengoa diagnostikorako da, enpresa bakoitzaren profila eta funtzionamendua ezagutzeko; bigarrenean laguntza emango da Hazkunde Programak hazkunde faserako funtsezkotzat definitu dituen gaietan; eta azken fasean jarraipena egingo da, garatu beharreko ekintzetara egokitzeko eta hobetzeko. Programak kostu osoaren %85 finantzatzen du.

 

2016an 268 enpresak parte hartu zuten Enpresen Hazkunderako Programan, zeintzuek 14.970 aholkularitza-ordu jaso baitzituzten.

 

Enpresen Hazkunderako Programa industria sektorean diharduten ETEei zuzentzen zaie.

 

http://www.ipyme.org/programacrecimientoempresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke