Jardunaldia VIETNAM. Negoziorako aukerak eta inbertsioa

2014ko Apirila 02,


Vietnameko Plangintza eta Inbertsio ministroak Vietnamen estrategia nazional baten barruan kokatzen diren, garraio, energia eta telekomunikazio arloko azpiegitura-sareetan eta hiri hondakinen tratamenduen inbertsioak aurkeztuko digu.

Gaur egun Vietnam Asiako ekonomia hazkor bat da: 2013an bere BPGa %5,42 hazi zen eta bere inportazio globalak (CIF) 63.000 milioi dolarrekoak izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %15,45 gehiago.

Euskadik 20 milioi eurotik gora esportatu baitugu Vietnamera eta 14 milioi baino apur bat gutxiago inportatu. Inportazio bolumen handiena duten bost partiden artean daude, besteak beste, makinak eta aparatu mekanikoak, burdina eta altzairua, eta autoak.

2007ko urtarrilean Vietnam MMEn sartu zenetik desagertu egin dira hango merkatuan sartzeko hesi gehienak. Hala, inportazio lizentziak, kuotak eta debekuak ia guztiz desagertu dira eta atzerriko enpresek (hala nola Samsung, Nokia eta LGEk) gero eta errazagoa dute Vietnamen sartzea.

BuiQuangVinh, Vietnameko Plangintza eta Inbertsio ministroak Euskadira egin duen bisitaldia Vietnamen estrategia nazional baten barruan kokatzen da, estrategia horren helburua delarik inbertsioak egitea garraio, energia eta telekomunikazio arloko azpiegitura-sareetan eta hobeto erabiltzea baliabide naturalak, esaterako hiri hondakinen tratamendua . Proiektu batzuk martxan daude  jadanik, esaterako metro lineak eraikitzea Vietnameko hiri nagusietan (Ho-Chi-Minh, Hanói…) edo uren tratamendurako 38 planta berri egitea.


Egitaraua

08:30 Parte-hartzaileen harrera.
09.00 Ongietorria eta aurkezpena.

Miren Madinabeitia. Nazioartekotze Saileko zuzendaria.

09:10 Vietnameko egoera ekonomikoa eta negozio aukerak.

BuiQuangVinh jaun txit gorena, Vietnameko Plangintza eta Inbertsio Ministroa.

Do NhatHoang, Atzerriko Zuzeneko Inbertsioen zuzendari nagusia.

 09:40 Euskal enpresen esperientzia: Mondragon Korporazioa Vietnamen.

Jokin Laspiur, Asia Sourcing Director, MCC.

 09:55 BPA EUROPE enpresaren esperientzia Vietnamen.

Radjou Dupont, BPA Europe.

10:10 Kafea.
10:15 Alde biko bilerak hala eskatu duten enpresekin.
11:30 Jardunaldiaren amaiera


* Vietnameko Plangintza eta Inbertsio Ministroaren hitzaldia (9:10etan) eta BPA Europearena (9:55etan) ingelesez egingo dira.


Binakako Elkarrizketak

Jardunaldia amaitu ondoren, Vietnameko enbaxadako kontseilari komertzialarekin Madrilen eta BPA Europe ordezkariarekin BANAKAKO BILERAK egiteko aukera dago.
ELKARRIZKETA ADOZTATZEKO: INSKRIPZIO FORMULARIOan (IRUZKINA atalean) zure interesa idatzi.

Formularioa jaso ondoren eta inskripzioaren ordena kontuan hartuz, zurekin harremanetan jarriko gara bilera adosteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke