IK4-TEKNIKER eta goratu-k goi mailako tornu bertikalen lerro berri bat merkaturatu dute  

2015ko Iraila 22,


Makina-erremintaren fabrikatzaile Goratuk eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak akordio lotu dute, aeronautika, energia edo hidrokarburo sektorera bideratutako goi mailako tornu bertikaletan oinarritutako produktu-lerro berri bat merkaturatzeko.

Geminis VL izen komertziala duen produktu berriak Arroako (Gipuzkoa) instalazioetan fabrikatuko da eta datorren urrian aurkeztuko da ofizialki, Milango EMO ferian, makina-erremintaren sektorerako nazioarte mailako hitzordu nagusian.

Prozesu anitzeko tornu bertikal diren hauek, prozesuen ingeniaritzako azken aurrerapenak ditu ekoizpena handitu ahal izateko.

“Geminis goi mailako tornu bertikalak, aeronautika, gas&oil sektoreetara bideratuta daude bereziki, nahiz eta beste sektoreetarako aplika daitekeen” adierazi du IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusi Alex Bengoak.

Bere ustez, “kalitate eta ekoizpen esparruari dagokionez oso zorrotzak” dira sektore hauek, eta bi alderdi horietan, hain zuzen ere, tornuak “ lehiakorrragoak” direla dio.

Bengoak zehaztu duenez, aeronautikak jada esperientzia arrakastatsuak ditu eta horren adibide gisa, ITP abiazio motoreen euskal fabrikatzailearekin lotutako lankidetza aipatu du. Fabrikatzaileak egun hiru Geminis makina erabiltzen ditu “errendimendu handira” funtzionatuz eta “emaitza oso onekin”.

Bengoarentzat, zentro teknologikoek “enpresari igortzeko teknologia berriak garatzeko” funtzioa dute, “lehiakorragoak” bihurtu eta konkurrentziarekiko bereiztea lortzeko.

“Gure eginkizuna hori da, enpresak lehiakorragoak izan daitezen”, gehitu du.

Geminis VL, orain dela urte batzuk, Goratu eta IK4-TEKNIKER-ek mantendutako eta GMTK enpresa proiektuarekin erlazionatutako lankidetzaren emaitza da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke