Jardunaldi: Negozio eta lankidetza aukerak Munduko Bankua Taldearekin

2013ko Urria 01,


Huts egin ezinezko ekitaldia Munduko Bankuak eskaintzen dituen finantzaketa aukerak ezagutu nahi dituzten enpresentzat

Duela gutxi SPRI Sektore Pribatuarekiko Euskadiko Lotura-agente bezala sartu da Munduko Bankuaren sarean (PSLO Network). Hala, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak topaketa bat antolatu du SPRIren bidez, euskal enpresei informazioa emateko organismo multilateral horrek eskaintzen dituen proiektu, finantzaketa eta aseguru aukerei buruz.

Munduko Bankua Nazio Batuen barruko organismo espezializatu bat da eta finantza arloko laguntza nahiz laguntza teknikoa eskaintzen du garapen bidean dauden herrialdeentzat. Bere helburu nagusia da pobrezia murriztea interes baxuko maileguak, banku-sistemako interesik ez duten kredituak eta laguntza ekonomikoak eskainiz garapen bidean dauden herrialdeei. Garapenerako Banku Multilateralen barruan, Munduko Bankuak 188 herrialde kide ditu eta munduko aktiboenetako bat da.

Munduko Bankua Taldearen barruan dauden erakundeetatik aipatzekoak dira  Berreraikuntza eta Sustapenerako Nazioarteko Bankua (BIRF), garapen sostengarria sustatzen duena gobernuei finantza arloko laguntza eta laguntza teknikoa eskainiz; Nazioarteko Finantza Korporazioa (IFC), garapenerako nazioarteko erakunde handiena, sektore pribatua bakarrik finantzatzen duena; eta Inbertsioen Berme Agentzia Multilaterala (MIGA), merkataritzazkoak ez diren arriskuek eragindako galeren aurka bermeak eta estaldura eskaintzen dituena.

EGITARAUA

09:15 Ongi etorria eta aurkezpena

Alexander Arriola, SPRI, S.A.ko zuzendari nagusia.

09:20 SPRI Sektore Pribatuarekiko Lotura-agenteen Sarean (PSLO Network)

David Fernández Terreros, Lankidetza eta Finantzaketa Multiraleko burua, SPRI.

09:30 Negozio aukerak – Munduko Bankuak finantzatutako proiektuak

Gilles Garcia, Enpresa Hedapeneko Zerbitzuen zuzendaria, Munduko Bankua Taldea

– Nola izan estrategiko eskaintzak aurkeztean Munduko Bankuak finantzatutako proiektuen lizitazioetan.

-Espainiako enpresek eskualdeka eta sektoreka duten posizio lehiakorra Munduko Bankuak finantzatutako proiektuetan; arrakastarako giltzarriak.

10:15 Galderak eta erantzunak
10:30 Etena kafearentzat
11:00 11:00  IFCrekin inbertitzea

Paula Alayo, IFCko Inbertsio zuzendaria

11:45 Arrisku politikoen estaldura MIGArekin

Olivier Lambert, MIGAko eskualde mailako zuzendaria

12:30 Euskal Enpresek Munduko Bankua Taldearekin izandako esperientzia

 12:30  BIRDeko Proiektu Zikloa

Itziar Unzueta, INKOA Soluciones Agroalimentarias enpresako zuzendari kudeatzailea.

13:00  Garapen Bidean dauden Herrialdeetan inbertitzea IFCren finantzaketarekin

Juan Ramón Iñarritu, GAMESA Korporazioko Finantza zuzendaria.

13:30 Jardunaldiaren amaiera
13:30 Taldeko bilera Munduko Bankuko ordezkariarekin, Munduko Bankuko lizitazio eta proiektuetan parte hartu nahi duten enpresen galderei erantzuteko. Banan-banako bilerak IFC eta MIGArekin inbertsio proiektuak dituzten enpresentzat.

  • 13:30
  • 13:45
  • 14:00

INFORMAZIOA :
igarro@spri.es • 94 403 70 80

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke