EEA Grants Programa – Energia Berriztagarrien, Energia Eraginkortasunaren, Ingurumenaren eta Klima Aldaketaren sektoreetako Ikerketa- eta Garapen-proiektuak aurkezteko Bigarren Deialdia.

2014ko Martxoa 05,


EEA Grants programaren finantzaketa lortzeko aukera bat Energia eta Ingurumen sektoreetako euskal ETEentzat.

EEA Grants Programari buruz

Europako Ekonomi Eremuko (EEA) Finantza Mekanismoak (aurrerantzean  EEA-Grants) helburu garrantzitsu bat du 2009-2014 epealdirako, alegia, Europako Ekonomi Eremuko desberdintasun ekonomiko eta sozialak murriztea eta Estatu Emaileen (Norvegia, Islandia eta Liechtenstein) eta laguntza horiek hartzen dituzten EBko 15 herrialdeen (Espainia da horietako bat) arteko alde biko harremanak indartzea.

Espainiak 42 milioi euroko inbertsioa jasoko du, eta horietatik 18.215.000 Ingurumen eta Aldaketa Klimatikoaren Arloko Zientzia eta Teknologiaren Programari esleitu zaizkio.

Programa horren barruan deialdi bi egin dira, lehenengoa 2013an (2014ko urtarrilean ebatzi zena) eta bigarrena, 2014ko otsailaren 10etik apirilaren 10era zabalik egongo dena.

Bigarren deialdiko aurrekontua 32.478.285€-koa da. Europako Ekonomi Eremuko (EEA) Finantza Mekanismoak finantzatutako aurrekontu horretatik 5.731.462€ bideratuko dira laguntzaren zati ez itzulgarriarentzat. Aukera dago bigarren deialdi horretako aurrekontuari funts gehigarriak esleitzeko, lehenengo deialditik gelditzen den funts kopuruaren arabera.  Informazio hori CDTIren web orrian argitaratuko da.

Onuradunak:
Espainian kokatutako enpresak. Espainiako enpresen arteko lankidetzazko proiektuen kasuan, Interes Ekonomikoko Elkarte (IEE) bat sortu behar da edo bestela lankidetzazko hitzarmen pribatu baten bidez arautuko den partzuergo bat, zeina gutxienez bi enpresa autonomoz osatuta egongo baita.


Jardunaldiaren helburua:

– Euskal ETEei Europako EEA Grants programaren bigarren deialdiaren berri ematea.

– Lehenengo deialdian onartutako proiektuei buruzko informazioa ematea.

– Lehenengo deialdian onartutako proiektu baten kasu praktiko bat azaldu eta kasu praktiko horretatik ikastea.

– Aholkularitza indibidualizatua eskaintzea bigarren deialdira aurkeztu nahi duten euskal ETEen proiektuei.


Egitaraua

9:30  Erregistroa.
10:00 Ongietorria. SPRI.
10:15  EEA Grants Deialdiaren aurkezpena.

  • EEA Grants Programako Alde Biko Lankidetzaren Eskema.. Rodrigo Ballesteros. Merkataritza eta Turismo kontseilariaren laguntzailea. Norvegiako Merkataritza eta Turismo Bulegoa – InnovationNorway.
  • Energia Berriztagarrien, Energia Eraginkortasunaren, Ingurumenaren eta Klima Aldaketaren sektoreetako Ikerketa- eta Garapen-proiektuak egiteko deialdia. . José Mª Pérez, Energia, Garraio, Fabrikazio eta Gizarte Digitaleko Departamentu burua. CDTI
11:15 Kafea
11:45 Lehen deialdian onartutako proiektuak.

María José Tomás, Osasun, Bioekonomia, Klima eta Baliabide Naturalen Departamentua. CDTI   

Kasu arrakastatsua: SUNBATT – Energia biltegiratzea fabrika fotovoltaiko handietarako. Luis Malumbres, I+G+B-ko arduraduna. Iberdrola Ingeniería

12:15

 Bilerak CDTIrekin “Proiektu ideien berrikuspena”.

(Aurretik eskatu behar dira atxikitako inprimakia aurkeztuta).

Izen-emateak: Aclima eta Energia klusterren laguntzarekin.

Proiektu ideien berrikuspena dokumentua.


Organizan:

cabecer jornada eea grants

Colaboran:

pie jornada eea grants

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke