Prestakuntza Directiv@21: Gizartea. Enpresa herritar eredugarri gisa

2014ko Maiatza 15,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Konpromiso soziala lehiakortasun giltzarri bezala.
– Gure giza ingurunea: beharrak eta itxaropenak.
– Enpresa-helburuarekin koherentzia eta integrazioa.

Ponentea

Euskadiko Lan Sozietateko Aholkularitza arloaren koordinatzailea da eta oso esperientzia handia du Kudeaketa Aurreratu Sistemen ezarpenean eta erakundeen Estrategien definizioan. Era berean, EUSKALITeko irakaslea da.

Koordinatzailea, Euskalit.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke