Prestakuntza Directiv@21: Gizartea. Enpresa herritar eredugarri gisa

2014ko Apirila 29,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Konpromiso soziala lehiakortasun giltzarri bezala.
– Gure giza ingurunea: beharrak eta itxaropenak.
– Enpresa-helburuarekin koherentzia eta integrazioa.

Ponentea

Isabel Fernández.
Enpresa Zuzenbidea, Coach Betearazle Profesionala eta Coach Ontologikoan Masterra dauzka. Kudeaketa Aurreratuen Sistemetan eta pertsona eta taldeen Garapeneko irakasle eta aholkularia. Sektore desberdinetako 400 erakundeei emandako 8000 prestakuntza eta laguntza ordu baino gehiagoko esperientzia dauka.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke