Prestakuntza Directiv@21: Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago

2014ko Apirila 08,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtu.
– Helburuak zehaztu eta enpresako maila guztietan zehar zabaldu.
– Zergati eta emaitzen arteko harremanak ezagutu.
– Adierazleekin aurrea hartuz kudeatu.

Ponentea

Javier San José

Euskadiko Lan Sozietateko Aholkularitza arloaren koordinatzailea da eta oso esperientzia handia du Kudeaketa Aurreratu Sistemen ezarpenean eta erakundeen Estrategien definizioan.  Era berean, EUSKALITeko irakaslea da.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke