Prestakuntza Directiv@21: Perstonak. Konprometitutako pertsonak lehiakorrak diren erakundeentzat

2014ko Ekaina 12,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa

– Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna

– Osasuntsuak diren erakundeetan konprometitutako pertsonak

Ponentea

Ana Reoyo

2003an MAS INNOVACIONeko Bazkide-Aholkularia izatera heldu arte, erakunde pribatuetan erantzukizun-karguak hartu ditu. UPV/EHU-eko Gradu-ikastaroetako eta Masterreko irakaslea da. Bere helburua, garapen pertsonal eta profesionala bultzatuz, pertsonak dinamizatuz eta berrikuntza eraginez, antolaketaren aldaketa erraztea da.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke