Prestakuntza Directiv@21: Pertsonak. Konprometitutako pertsonak lehiakorrak diren erakundeentzat

2014ko Martxoa 13,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Saioaren edukia

– Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa
– Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna
– Osasuntsuak diren erakundeetan konprometitutako pertsonak

 

Ponentea

Gonzalo Serrats

OPE Consultores-eko bazkidea, bere helburua pertsonak eta beraien erakundeak zintzotasunez laguntzea delarik eta pozez egiteko moduak emanez. Bere helburua, enpresek pertsona guztiek duten talentua atera ditzatela, da.

 

Coordinado por Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke