Prestakuntza Directiv@21: Estrategia. Nola gauzatu ditugun asmoak

2014ko Maiatza 13,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

 

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

 

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Daukazun informazioa eta behar duzun informazioa.
– Parte-hartzailea eta sistematikoa den hausnarketa.
– Negozioaren eredua, desberdintasunaren eragilea.
– Asmotik ekintzara.

Ponentea

Tomás Elorriaga

BANPRO Ingeniaritza-Aholkularitzako zuzendaria da duela 20 urte baino gehiagotatik.  BANPRO erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzen, berrikuntzako ohitura antolatzaileak sortzen eta  partekatutako enpresa-proiektuak euskal eta europar enpresetako profesionalen konpromiso altuarekin posible egitean, espezializatuta dago.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke