Prestakuntza Directiv@21: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira

2014ko Maiatza 20,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte. Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko: BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren Edukia

• Berritzeko helburu eta estrategien beharra.
• Berrikuntza errazten duen testuingurua.
• Ideia eta proiektuen kudeaketa.
• Berrikuntza kuantifikatu daiteke.

Ponente

Iñaki Arrieta

Enpresa estudiotan lizentziaduna. Erakunde Aurreratuen Estrategia eta Diseinu gaietan aholkularia da. OTEIC Taldearen Zuzendari Orokorra eta Deusto Business Schoolaren Irakasle Titularra. Enpresen Administrazio Kontseilu desberdinei aholkatzen ditu.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke