Prestakuntza Directiv@21: Bezeroak. Bezeroak egin diezaguketen ekarpenak

2014ko Maiatza 22,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte. Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko: BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren Edukia

• Bezeroen kudeaketa erakundeko osoaren lana bezala.
• Bezeroak entzun eta ezagutu.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Gure proiektuekiko bezeroen lotura.

Ponentea

Germán Gómez
Sociologian lizentziaduna eta aholkulari independientea da. Erakunde desberdinekin merkatuaren potentzialaren analisia, asetasun pertzeptzioak edo bezeroei emandako irudia aztertzen lan egiten du. LKS Aholkularitzan lan egin zuen. EUSKALITek argitaratutako “La orientación al cliente y al mercado” gidaren idazlanan parte hartu zuen. “¿Para qué sirven l@s client@s?” bloga idazten du.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke