Prestakuntza Directiv@21: Estrategia. Nola gauzatu ditugun asmoak

2014ko Martxoa 11,


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk Prestakuntza-directiv@21 ikastaroen ziklo berri bat eskaintzen dizute. Innobideak estrategiaren lagungarri gisa diseinatu diren ikastaro horietan Innobideak estrategiaren Kudeaketa Aurreratuko Ereduan jasotako sei elementu handiak landuko dituzte.

Hala, martxotik abendura, 50 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko; sei elementu, ezinbestekotzat jotzen direnak berritzeko eta zure enpresa lehiakorrago bihurtuko duen kudeaketa-eredu bat garatzeko:  BEZEROAK, ESTRATEGIA, PERTSONAK, EMAITZAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK  eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

Saioaren edukia

– Daukazun informazioa eta behar duzun informazioa.

– Parte-hartzailea eta sistematikoa den hausnarketa.

– Negozioaren eredua, desberdintasunaren eragilea.

– Asmotik ekintzara.

Ponentea

Alberto Etxeandia.

Hobest erakundearen aholkularia eta antolatze industriala espezialitatean ingeniari industriala da. Dinamizazio estrategiko eta antolatzaile prozesuetan, sektore desberdinetan (industriala, hezkuntza, hirugarren sektorea…) erakunde ugariekin lan egin du baita enpresa desberdinetan kudeaketa lanpostuak izan ditu ere.

Koordinatzailea, Euskalit

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke