Jardunaldia: PERU. Negoziorako aukerak. Inbertsio eta ezarpena

2014ko Martxoa 20,


Peru da Hego Amerikako hirugarren herrialde handiena, Brasil eta Argentinaren atzetik, eta 30 milioi biztanle ditu.

Peruko ekonomia %6,3 hazi zen 2012an eta %5,2 2013an, eta Nazioarteko Moneta Funtsaren (FMI) arabera %6ko hazkunde sostengatua izango du datozen urteetan. Nazioarteko Moneta Funtsaren aurreikuspenen arabera, 2013ko inflazioa %2,8koa izan da, hau da, 2012koa (%3,6) baino txikiagoa. 

Munduko bigarren potentzia da arrantzan eta munduko liderretako bat mea ekoizpenaren arloan. Munduko bigarren kobre eta zilar ekoizle handiena da eta hirugarrena eztainu eta zink ekoizpenaren arloan.  Latinoamerikako urre, eztainu eta zink ekoizle nagusia da eta bigarrena kobre, zilar eta molibdenoaren ekoizpenari dagokionean. Baditu petrolio eta gas erreserba handiak eta energia hidroelektrikoa sortzeko aukera ikaragarriak eta, hortaz, potentzia energetiko handia da.

Espainia da Peruko lehen inbertsiogilea, 4.405 milioi dolarreko zuzeneko atzerriko inbertsioa egin baitu. Atzetik jarraitzen diote Erresuma Batuak eta Estatu Batuek, eta inbertsio hori nagusiki telekomunikazioen, energiaren, finantzen, eraikuntzaren eta ur tratamenduaren sektoreetan zentratzen da. Nabarmentzekoak dira halaber aireko garraioa, hotelak, aseguruak, merkataritza eta zerbitzuak.

Inbertsio zifrak hazi egin dira, argi utziz Espainiako enpresek Perun geratzeko asmoa dutela.

Hauek dira inbertitzeko aukera gehien ematen dituzten sektoreak: energia, azpiegiturak, ura eta saneamendua, industria petrokimikoa, telekomunikazioak, burdinbideak, portuak eta aireportuak, meatzaritza zerbitzuak, higiezinen garapena…

Hala, Peru kontuan hartzeko moduko bazkidea izan liteke EAEko enpresen nazioartekotze prozesuan.


Egitaraua

10:00  Ongietorria eta aurkezpena

Miren Madinabeitia – SPRIko Nazioarte Saila

10:15 Negozio aukerak Perun

Bernardo Muñoz – Peruk Espainian duen Enbaxadako ekonomi arloko aholkulari komertziala.

11:00  Atzerriko inbertsioko ezarpen-operatibak (sozietateen eraketa, fiskalitatea, erregistroak…)

Raúl Noblecilla, AGN Consultoría y Gestión S.A.C. -Lima (Peru)

11:40 Euskal enpresen esperientzia Perun

Fernando Hortigüela,  Ideo Taldeko zuzendaria

12:00 Mahai-ingurua
12:15

 Amaiera. Kafea.

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke