Negozio eta finantzaketa aukerak Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin (BID).

2014ko Apirila 29,


SPRIk aukera eskaintzen dizu banakako bilerak egiteko Garapenerako Amerika Arteko Bankuko (BID) ordezkariekin”.

logo BID - spri


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bidez eta Garapenerako Amerika Arteko Ekonomia Bankuaren (BID) laguntzaz antolatu du topaketa hau, euskal enpresek jakin dezaten nola eskura ditzaketen BIDen proiektu eta finantzaketa aukerak eskualde hartako inbertsio proiektuetarako.

BID Latinoamerikako eta Karibeko eskualde mailako finantza erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta BIDen barrura biltzen dira Garapenerako Amerika Arteko Bankua, Inbertsioen Amerika Arteko Korporazioa (CII) eta Inbertsioen Funts Multilaterala (FOMIN). CII-k enpresa txiki eta ertainari laguntzen dio eta FOMINek sektore pribatuaren hazkundea sustatzen du dohaintza eta inbertsioen bidez, arreta berezia eskainiz mikroenpresari. Bankuaren barruko Finantzaketa Egituratuaren eta Korporatiboaren Sailak finantzaketa baliabideak eskaintzen ditu enpresa ertain eta handien eskualdeko inbertsio proiektuetarako.

2013an BIDek 14.000 milioi dolarreko mailegu eta dohaintzak onartu zituen, eta zerbitzu, ekipamendu eta obra arloko negozio aukerak sortu zituen hainbat sektoretan, hala nola hauetan: ingeniaritzan eta aholkularitzan, azpiegituretan, energian, garraioan, ingurumenean eta hiri garapenean.


Egitaraua

10:00 Ongietorria eta hasiera

Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioarte Sailako zuzendaria

SPRIko Lankidetza eta Finantzaketa Multilateraleko Serbitzuen

aurkezpena

David Fernández Terreros,  Lankidetza eta Finantzaketa Multilateraleko

burua, SPRI.

10:15 Garapenerako Amerika Arteko Bankuaren (BID) aurkezpena

Jaime Lorenzo García-Ormaechea, BIDeko kanpo aholkularia Europan.

10.30 BID eta sektore pribatua: Inbertsio proiektuak finantzatzeko aukerak

Latinoamerikan.

Jaime Lorenzo García-Ormaechea, BIDeko kanpo aholkularia Europan.

11.20 Etena kafearentzat.
11.45 Negozio aukerak BIDek finantzatutako proiektuen lizitazioen bidez:

ekipamendu, obra eta zerbitzuen hornidura.

Esther Rodríguez Fernández, Operazioen bazkide seniorra, BIDen bulegoa

Europan.

12.15 Galde-erreguak.
12.30 Euskal enpresek Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin izan duten

esperientzia.

Kepa Solaun, FACTOR CO2-ko bazkidea eta zuzendari nagusia.
Timoteo Pérez, IKEI Research and Consultancy-ko bazkide-zuzendaria.

13.00 Galde-erreguak.
13.15 Jardunaldiaren amaiera.
13.15 Banan-banako bilerak BIDen proiektuetan eta finantzaketan interesatutako

enpresekin.

 


Binakako Elkarrizketak

Jardunaldia amaitu ondoren, audera dago hizlariekin edota Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin BANAKAKO BILERAK egiteko.

ELKARRIZKETA ADOZTATZEKO: INSKRIPZIO FORMULARIOan HIZLARIEN EDO NAHI DUZUN PERTSONAREKIN BILTZEA IZENA idatzi.

Formularioa jaso ondoren eta inskripzioaren ordena kontuan hartuz, zurekin harremanetan jarriko gara bilera adosteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke