Negozio aukerak Floridako Miami-Dade-n

2014ko Ekaina 26,


Miami-Dade, Amerika osoko negozioen hiriburua eta nazioarteko merkataritza eta finantza truke globalizatuaren gunea, inbertsio aukera interesgarriak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan.

Floridako Estatua, bere 19 milioitik gora biztanlerekin eta bere 800.000 milioi dolarreko BPGarekin,  Estatu Batuetako laugarrena da eta Hegoaldeko Estatuen artean lehena. Negozio jardueraren zati handi bat Miami-Dade konderrian egiten da, merkatu globalarekin kapitalizatu nahi duten enpresek nagusiki aukeratzen duten tokian alegia.

700dik gora  multinazional hasi dira lanean Miamin edo hedatu dira bertara, horien artean BBVA, Telefonica, RyderSystems, Banco Sabadell, EulenAmerica, Burger-King, American Airlines, Amadeus North America, Beckton-Dickinson eta Banco Santander. Miamiri askotan esaten zaio “Amerika osoko negozioen hiriburua”, nazioarteko merkataritza eta finantza truke globalizatuaren gunea delako.

Miami eta Floridak inbertsio aukera interesgarriak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola eraikuntzarako materialetan, altzarigintzan, informazio teknologietan, farmazian eta bioteknologian, ikus-entzunezkoetan, obra publiko eta esleipen administratiboetan, logistikan, finantza zerbitzuetan eta enpresentzako zerbitzuetan oro har.

Ezaugarri horiekin Miami eta Florida oso kontuan hartzeko moduko bazkideak dira EAEko enpresen nazioartekotze prozesuan.


EGITARAUA

9:00 Parte-hartzaileen harrera
9:15 Ongietorria eta aurkezpena

Miren Madinabeitia and., SPRIko Nazioartekotze Arloko zuzendaria

Sheldon Anderson jn., Zuzendaritza Batzordeko presidentea The Beacon Council.

Larry Williams jn., presidente exekutiboa, The Beacon Council.

9:25 Floridako merkatua

Gonzalo Arance jn., Zuzendaria, Enterprise Florida

9:45 Miami-Dade konderria, Florida: Ameriketako negozioen plataforma

Mario J. Sacasa jn., Senior presidenteordea, The Beacon Council

10:05 Floridan negozioak egiteko kontuan hartu beharreko alderdi legalak

Daniel Novela jn., Abokatua, Novela Law

10:35 Enpresen esperientziak Miamin

Kepa Santisteban jn., Ipar Eskualdeko Banka Inbertsioen zuzendaria, BBVA

Xabier Urien jn., Nazioartekotze zuzendaria, Arista

11:05 Mahai-ingurua
11:25 Kafea
12:00 Banan-banako bilerak hizlariekin, aurrez hitzartuak* (*)
14:00 Jardunaldiaren amaiera

(*) Floridako arduradunekin bilera bat eskatzeko bitartekaria,

Gontzal Barasorda

SPRIko Ipar Amerika Eremuko burua

944 037 027

gbarasorda@spri.es

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke