Negozio eta Inbertsio aukerak Uruguain.

2014ko Maiatza 14,


SPRIk aukera eskaintzen dizu Euskal enpresen esperientziak Uruguain ezagutzeko eta bilera informalak adoztatzea ordezkari adituekin.

Brasil eta Argentinaren artean kokatuta dagoen Uruguaiko Errepublikak indize altuenetakoak ditu bizi-kalitatean, prestazio sozialetan eta hiritarren segurtasunean. NDFren arabera 2012an 11.310 €-ko per capita errenta izan zuen eta  bere BPGa 38.235 milioi eurotara iritsi zen, urtearteko %39ko hazkundearekin. Azken urtean bere BPGa %4,4 hazi da.

Uruguai herrialde egonkorra da eta, segurtasun juridikoaz gain, Latinoamerikako giza-garapen eta per capita errenta indize handienak ere baditu. Ekonomia eta Bakerako Institutuaren (EBI) arabera, bere zonaldeko herrialde  seguruena da, eta 24. postuan dago 160tik gora herrialderen artean, Txile, Costa Rica edo Panamaren aurretik.

Uruguaiko garapen sektoreen artean nabarmentzekoak dira: softwarea (Uruguai da Latinoamerikako software esportatzaile handiena per capita errentaren terminoetan, 500dik gora milioi euroko aurreikuspena duelarik 2013rako), logistika, finantzak eta enpresa zerbitzuak, eraikuntza, turismoa, automobilgintza, kimika eta plastikoak. CEPAL-Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoaren arabera, Latinoamerikako lehen herrialdea da per capita diru-sarreretan. 2012an Uruguaik 2.100 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen Zuzeneko Atzerriko Inbertsio bezala. Inbertsio gehienak Uruguaiko dibertsifikazio energetikoa bermatzeko energia berriztagarrien arloko lizitazioekin lotuta daude.  Beste batzuk eraikuntzaren sektorearekin. Etorkizunari begira, fluxu berriak sartuko omen dira meatzaritzaren eta azpiegitura lanen sektorera. Azpiegitura lanen artean dago, besteak beste, ur sakoneko portu bat eraikitzea.

Uruguai izango da 2016an hiritar bakoitzeko energia eolikoko portzentaje handiena izango duen herrialdea. Gobernuak uste du Uruguaiko energia premien %30eraino estali ahal izango duela –Danimarkako %20 edo Espainiako %14 baino gehiago–, Colonia del Sacramenton eta Rocha edo Maldonado bezalako departamentuetan sortzen ari diren proiektu eoliko berriei esker.

Uruguai eta Espainiak lankidetzarako hainbat itun sinatu dituzte, hala nola Ezarpen bikoitzeko Hitzarmena, Inbertsioak Elkar Babesteko Hitzarmena eta Sektoreko Lankidetza Hitzarmena.

Gauzak horrela, Uruguaiko Errepublika kontuan hartzeko moduko bazkidea izan daiteke EAEko enpresen nazioartekotze prozesuan.


Egitaraua

10:00 Ongietorria eta hasiera.

Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioarte Saileko zuzendaria.

10:10 Negozio eta Inbertsio aukerak Uruguain.

Juan Balparda, Uruguay XXI-ko ordezkaria
(Uruguaiko Errepublikako Gobernuaren Garapen eta Inbertsio Agentzia).

10:45 Euskal enpresen esperientziak Uruguain.

Elena Pinedo, Corporate Strategy. GLOBAL ENERGY SERVICES

11:20 Mahai-ingurua.
11:30 Topaketa informalak enpresekin – Kafea.
12:00 Amaiera.

 


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke