Vicrilak 14 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko ekoizpen fabrika batean

2015ko Ekaina 01,

Luis Manuel Fernández, Vicrila presidentea


Mahai- beiren diseinu eta fabrikazioan espezializatutako Vicrila euskal enpresak, Leioako udalerri bizkaitarreko bere lursailetan ekoizpen fabrika berri bat eraikitzeko 14 milioiko inbertsioa iragarri du.

“Inbertsio honek errefortzu nabarmena suposatuko du Vicrilarentzat ekoizpen fabrika honetan. Teknologikoki prozesu oso ausarta da” ziurtatu du konpainiako presidente Luis Manuel Fernandezek.

Zuzendariak azaldu zuenez, proiektua hasiera batean Marokon eraikitzea aurreikusita zegoen, horregatik, Leioara eramateko azken erabakiak, zonalde honetan bultzada teknologiko garrantzitsu bat suposatzen du konpainiarentzako eta udalerriarentzako “aberastasuna” ekarriko du.

Fernandezek, proiektuak “prestakuntza handiko” 50 enplegu zuzen eta zeharkako beste hainbeste eratzea aurreikusten du, baita bertako hornitzaileen erosketa ahalema suspertzea ere.  

Enpresariak azaldu zuen, bazkide frantzesak 2009an atera ostean, konpainiak, funtzesko bi ardatzetan artikulatutako bermoldaketa prozesu bati ekin ziola: injinerutza propioaren aldeko apustuan eta teknologia eta beharrei egokitutako eskaintza pertsonalizatua duen bezero- merkatu baten eraikuntzan.

“Gaur merkatuak oso desberdinak dira mundo guztian. Gustuak, aurkezpena, packaginga,… eta, azkenean, Vicrilak bilatzen duena zera da: merkatu desberdinen eskarientzako pertsonalizazio eta egokitzapen azkarraren bitartez lehiakortasunaren abantail hori bereganatzea” bukatu du zuzendariak.

Bizkaiko instalakuntzez gain, Vicrilak ekoizpen fabrika bat du Mexikon eta bere produktuak 50 herrialde baino gehiagotan daude.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke