Email marketinaren funtsezko ezaugarriak

2014ko Ekaina 19,


Posta elektronikoa Interneteko zerbitzu zaharrenetako bat da, eta Sarean informazioa igortzeko eta nahi ditugun pertsonekin harremanetan jartzeko biderik eraginkorrena da oraindik. Hori dela-eta, Interneteko azken bi zerbitzu arrakastatsuenek (outlet-ak eta kupoien bidezko eskaintzak), komunikabide horretan oinarritu dute euren publizitate eta promozio estrategia.

Gainera, buletinen edo newsletter izenekoen bidez, argitaratu den guztiaren kontrola gorde dezakegu edozein sare sozialen gainetik. Interneten betiko argitalpen batekin antza handiena duena da, baina bitarteko digital berriak duen kostuaren eta eskalagarritasunaren abantailekin.

Hori dela-eta, edozein antolakunde, txikia zein handia izan, buletinez baliatu beharko litzateke.

Nori zuzendua

Komunikazio eta marketineko arduradun komertzialei, antolakundeetan email marketinaren estrategia nola burutu ikasi nahi badute.

Helburuak

Jardunaldi honetan email marketineko estrategia arrakastatsu batzuk aztertuko ditugu, baita kudeatzeko adierazgarri eraginkorrenak, harpidetzak lortzeko bideak eta kanpaina on bat egiteko jarraitu beharreko urratsak ere. Laburbilduz, email marketineko estrategia bat sortzeko eta iraunarazteko giltzarriak eskaini nahi ditugu.


Egitaraua

● Sarrera.

● Zergatik email marketina?

● Buletin motak.

○ Saldu.

○ Informatu.

● Nola lortu harpidetzak.

● Neurtzeko sistemak.

○ Berariazko adierazgarriak (KPI).

○ A/B probak, hobetzeko bide egokienak.

● Arrakasta izan duten zenbait kasu.

● Ondorioak.

● Galdera-eskeak.


Hizlaria

Iker Merchán. Espainian Interneten ibilbide luzeenetakoa izan duen proiektu bat abian jarri eta garatzeko ardura izan du: Eroski Consumer kontsumitzailearen egunkaria, banaketa-kateak inprimatzen duen hileko aldizkariaren web bertsioa da. Etapa horretan Eroski Consumer, OJDren arabera, Espainian gehien irakurtzen ziren komunikabideen artean, bosgarrena zen, hilero hiru miloi erabiltzaile bakar baino gehiago zituen.

Ondoren, Interneteko komunikazioarekin lotura duten zenbait proiektutan ere parte hartu du. Gaur egun komunikazioaren eta teknologia berrien aholkularia da.


* Lehentasuna Aialako biztanleak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke