Ekitaldia. Sherpa Summit Bilbao

2014ko Maiatza 06,


Hitzlariak: John Sculley (Apple), Martin Varsavsky (Fon), Sridhar Iyengar (Mistif Wereables), Xabier Uribe-Etxebarria (Sherpa), Chris Shipley (Master of Ceremonies), Robert Scoble (Rackspace) Doug Solomon (Ideo), Francesco Giartosio (Glass), Corrado Tomassoni (PayPal), …
.


 
Sherpa Summit mundu mailako ekitaldi bat da, Sher.pa-k antolatua. Maiatzaren 6an, Euskalduna Jauregian, mugikorreko bilatzaileen hurrengo belaunaldia eta erabiltzaile-interfazeen eta soinean eraman daitezkeen (wearable) gailuen alorreko azken berrikuntzak aurkeztuko ditu. Nazioarteko ekitaldi honek Bilbon elkartuko ditu nazioarteko aitzindari batzuk, hala nola John Sculley Appleko kontseilari delegatu ohia, Doug Solomon Appleko estrategiako munduko zuzendari ohia eta Sridhar Iyengar Misfit Wearables-en sortzaileetako bat, nazioarteko lehen mailako beste aditu batzuekin batera, eta gai honi buruz jardungo dute: bilatzaileen, mugikorretako bilaketen, ahots bidezko bilaketen, interakzioaren eta erabiltzaile-interfaze berrien hurrengo belaunaldia.
 

Helburuak

– Biltzarra abangoardiako erreferente gisa sendotzea, hazteko ahalmen handia duen industria baten etorkizuneko joerak bistaratzeko.

– Ekitaldi partizipatibo bat lortzea, eta, haren bidez, harremanak egiteko eta negozio-aukera berriak sortzeko eremu berri bat izatea.

– Bilboren eta lurraldearen nazioarteko proiekzioa sustatzea teknologia berrien eremuan; balioa duen etorkizuneko sektore estrategiko batean, alegia.

– Erakusleiho gisa funtzionatzea Bilbao Ekintzak lagundutako enpresa teknologikoen zerbitzura, aparteko aukera izango baitute beren produktuak sektoreko adituei eta bezero potentzialei erakusteko.

 

Programa

Programaren eskema hemen eskuratu daiteke.

 

Norentzat

Negozioen ikuspegitik: zuzendari nagusi, informazio-zuzendari eta abarrentzat.

Ikuspegi teknikotik (garatzaileak): informazio-zuzendari, zuzendari tekniko, garatzaile, ITen ikasle eta abarrentzat


Beste datu interesgarriak

Izen-emateetarako: Sherpa Summit Bilbao.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke