Jardunaldia: Composite materialen sektoreko aukerak Kanadan.

2014ko Maiatza 13,


Kanadako composite materialen sektorea sektore heldu bat da, 300 bat enpresa eta 50.000 langile inguru biltzen dituena. Bere merkataritza- eta berrikuntza-potentzialari esker, sektore hori indarra hartzen ari da esportatzaile bezala eta lider bihurtzen ari da nazioarteko merkatu askotan, gainera, kluster boteretsuak ditu aeronautikaren eta automozioaren sektoreetan eta baita ere energia eolikoaren alorrean, azken hau delarik oraintsuago garatu dena. Kanadak composite materialen arloko gaitasun eta aplikazio ugari biltzen ditu sektore aeronautikoan: aeroegiturak, gas-turbinako motorrak, eta sistema mekanikoak, hala nola lurreratzeko trenak. Kanadako industria aeronautikoa batez ere zibila da, baina askotan arlo militarrean aplikatzen da.

 

Gainera, Kanadak lidergo garrantzitsua du composite materialen berrikuntzan eta, hain zuzen, lidergo hori erdietsi du arlo horretara bideratutako zentro berrien laguntza handia jaso duelako, hona hemen zenbait: Composites Innovation Centre – Manitoba Inc (CIC), irabazi asmorik gabeko erakunde publiko-pribatua, abangoardiko ekipoak dituzten laborategiak eta composite materialen ikerketan espezializatutako 23 unibertsitatez osatutako sarea.

 

Negozio aukerez betetako eszenatoki honen aurrean, SPRIk, lankide izan dituelarik Kanadako Enbaxada, Hegan, Gaiker eta Arabako Teknologi Parkea, jardunaldi bat sustatu du Kanadako composite sektorearen aukerak aztertzeko, Espainiako eta Kanadako I+G-ko lankidetza programak ezagutzeko, Euskadiren potentzial berritzailea erakusteko eta sektore honetako euskal enpresen adibide arrakastatsuen berri emateko.

 


 

Egitaraua

09:00 Erregistroa.
09:30 Irekiera.
Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioarte Arloko zuzendaria.
09.45 Composite Materialen Sektorea Kanadan.
Yves Belliveau, Agregatu komertziala, Kanadak espainian duen Enbaxada.
10.00 Composite Materialen Sektoreko aukerak Kanadan:
inbertsioak, merkataritza eta lankidetza.
Sean Mckay, Composites Innovation Centre zentroko presidentea
eta zuzendari nagusia.
10.45 Kafea.
11.15 Espainia eta Kanada arteko programak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako
lankidetza errazteko.
CDTI (EUREKA).
Mª Pilar González Gotor, Energia, Garraio, Fabrikazio eta Gizarte Digitaleko Departamentua.
Sustapen eta Lankidetzako Zuzendaritza.
11.45 Composite Materialen arloko Berrikuntza Euskadin, Zientzia, Teknologia eta
Berrikuntzaren Euskal Sarean.
Edorta Larrauri, GAIKER-IK4ko zuzendari laguntzailea.
12.15 Kanadarekin elkarlanean lortutako arrakastaren adibide bat Composite
Materialen arloan (diseinua eta fabrikazioa).
Aernnova eta Bombardier enpresen arteko lankidetza.
12.45 Kanadarekin elkarlanean lortutako arrakastaren adibide bat Composite
Materialen arloan (I+G+B).
ITRB eta Kanadako hainbat erakunderen arteko lankidetza.
13.05 Ondorioak eta amaiera.
HEGAN, Euskadiko Aeronautika Klusterra.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke