Jardunaldia: Energia Eolikoaren Sektoreak dakartzan aukerak Brasilen

2013ko Abendua 16,


Aukera da Brasilgo Energia Eolikoaren hedapena, azken proiektuak eta Brasilgo industriaren premiak ezagutzeko.

Sarrera

Brasil da munduan energia berriztagarri gehien ekoizten duen herrialdeetariko bat.

Aurreikuspenen arabera, Brasilgo energia ekoizpena %29 haziko da 2016ra arte eta hazkunde handiena energia eolikoan emango da.

Brasilgo energia matrizearen iturri nagusia ur-energia da, herrialdean instalaturiko potentzia osoaren %78,7arekin. Ehuneko hori %71,2raino jaistea aurreikusten da 2016an.

Gainerako energia iturriek, hots, gasak, biomasak, diesel olioak eta, besteak beste, energia eolikoak euren kuota emendatuko dute datozen hiru urteetan eta azken hori izango da gehien haziko dena, instalatutako potentzia 145.377Mw-raino iritsiko baita 2016an.

Lortu nahi den helburua da herrialdeko energia guztiaren %10 energia eolikoa izan dadila 2021erako.

Jardunaldi honen gaia izango da Energia Eolikoaren hedapena eta horren eragile nagusiak: esleitutako azken proiektuak eta Brasilgo industriaren premiak. Brasildik etorritako adituak izango ditugu eta azalduko dituzte zeintzuk diren lege eta zerga arloetako gakoak, bai eta aukerak eta finantzabideak.


Egitaraua

09:00 Hasiera, ongi etorria eta aurkezpena.
Miren Madinabeitia, SPRIren Nazioarte Saileko zuzendaria
09:15 Brasilgo aktualitatea eta Sektore Eolikoaren Eragile Nagusiak.
José Ignacio Hormaeche, Euskal Herriko Energia Klusterreko zuzendaria
09:30 Brasilen Ezartzeko Estrategiak. Hornitzaileentzako aukerak.
Goretti Sampayo, Gamesa Eolica do Brasil-go Erosketa zuzendaria
10:30 Etena kafearentzat
10:45 Energia Eolikoaren sektorea Brasilen. Aktualitatea eta aurreikuspenak Bahiako Estatuan.
Rafael Valverde, Bahia Estatuko Gobernuko Industria eta Meatzaritzako superintendentea
11:15 Energia Eolikoaren sektorea Brasilen. Aktualitatea eta aurreikuspenak Pernambucoko Estatuan.
Marco Stefanni, Pernambucoko Estatuko Garapen Ekonomikoko idazkaria
11:45 Administrazio eta lege arloko gakoak Brasilen (Energia Eolikoaren sektorea).
Garapenerako Banku Nazionalaren (BNDES) finantzabidea lortzeko gakoak.
Leonardo Birganti, Briganti Advogados-eko zuzendaria
12:15 Mahai-ingurua
12:30 Amaiera

Binakako Elkarrizketak

Jardunaldia amaitu ondoren, audera dago hizlariekin edota Paulo Abasolo, SPRI BRASIL bulegoko zuzendariarekin BANAKAKO BILERAK egiteko.

ELKARRIZKETA ADOZTATZEKO: INSKRIPZIO FORMULARIOan HIZLARIEN EDO NAHI DUZUN PERTSONAREKIN BILTZEA IZENA idatzi.

Formularioa jaso ondoren eta inskripzioaren ordena kontuan hartuz, zurekin harremanetan jarriko gara bilera adosteko.

Elkarrizketekin lotutako kontsultak, harremanetan jarri 94 424 02 11 telefonoan edo mail@clusterenergia.com

Tokia: Bizkaia plaza eraikina, beheko sol., 3. aretoa
Elkarrizketaren iraupena: 15 minutu

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke