JARDUNALDIA: NEGOZIO ETA INBERTSIO AUKERAK POLONIAN

2013ko Urria 24,


PRESENTACIÓN

Poloniako Errepublikak 38 milioi biztanle ditu, bere per capita errenta 15.000 €-tik gorakoa da eta BPGaren hazkundea %1,9koa izan zen 2012an. Azken datu ofizialek erakusten dute 2013ko lehen hiruhilekoan zertxobait suspertuko dela (%0,1) 2012ko epealdi berarekin alderatuta.

Europako Batzordearen 2007-2013 finantza aurreikuspenetan Poloniak jasotzen du diru gehien EBko Funtsetatik, eta Finantza Marko berriari dagokionez, 2014-2020rako 105.800 milioi esleitu zaizkio Kohesio Funtsen eta Nekazaritzako Politika Erkidearen bidez, hartara Polonia da Europako funts gehien hartzen duen herrialdea.

Hori guztia kontuan izanda, Poloniako merkatua interes handikoa da Euskadiko enpresentzat, bai esportaziorako eta bai ezarpen komertzial eta produktiboetarako.

Topaketa honetan parte hartuko dute Poloniak Espainian duen Enbaxadako Merkataritza eta Inbertsio Sustapen Saileko ordezkariek eta abokatuen bufete bateko kideek; gainera, Polonian kokatuta dauden bi euskal enpresen testigantzak ezagutuko ditugu.

PROGRAMA

09:45

Bertaratutakoei harrera.

10:00

Hasiera.
Miren Madinabeita, SPRIko Nazioartekotzeko zuzendaria.

10:10

Polonia, Europako herrialde bat, negozio eta inbertsio aukerak eskaintzen dituena. Poloniako Zonalde Ekonomiko Bereziak.
Aneta Slawinska, Lehen Idazkaria, Poloniak Espainian duen Enbaxadako Merkataritza eta Inbertsio Sustapen Saila.

10:50

Nazioartekotzeari buruzko lege alderdiak Polonian.
Jaime Fúster Rufilanchas, Fúster Páramo Abogados bufetekoa.

11:30

Polonia negozioaren eta inbertsioaren ikuspegitik: Adibide praktikoak:
AZPIARAN, S.A., Alexander Ormaechevarria
REINER PLASTICS, S.A., Javier Igarza

12:30

Mahai-ingurua eta amaiera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke