Jardunaldia: BRASIL: Rio de Janeiro Estatuko laguntzak automozio industriarentzat

2014ko Martxoa 26,


Mundu mailan Brasil herrialde garrantzitsua da automozioaren sektorean daukan ekoizpen ahalmenarengatik.

Ezagutu itzazu Brasilek dituen laguntza programak automozioaren sektoreko enpresentzat eta SPRIk eskaintzen dizkizun formulak atzerriko merkatuetara irteteko.


Brasil munduko 7. herrialdea da automozioaren arloan. Sektore horretan 106,8 mila milioi US$ fakturatu zituen 2012an, hau da, BPG industrialaren %21 eta BPG osoaren %5. Brasilek 4,5 milioi ibilgailu ekoitz ditzake eta 1,5 milioi langile ditu lanean, zuzenean nahiz zeharka, automozioaren sektorean. 2012an 22,7 mila milioi US$ esportatu zituen eta 33,2 mila milioi US$ inportatu.

Brasilen guztira 29 enpresa daude ibilgailuak, nekazaritzarako makinak, motorrak eta osagaiak fabrikatzeko, eta denen artean 61 industria unitate dituzte, 10 Estatutan kokatuak: Rio de Janeiro, Rio Grande do Sul, Santa Catarina, Paraná, Sao Paulo, Minas Gerais, Goiás, Bahía, Ceará eta Amazonas.

Jardunaldi honetan Brasilgo Automozioaren Sektoreari Laguntzeko Programak:

        • Innovar-Auto: pizgarriak ematen ditu berrikuntzarako eta ibilgailuen produkzio kateak eraikitzeko, 2017ra arte guztira 75,8 mila milioi R$ banatuko direlarik inbertsioetarako, hots, fabrika berriak eraikitzeko, zabalkuntza- eta modernizazio-lanetarako eta produktu berriak garatzeko.
        • Innovar-Autopartes: finantzaketa baldintzak eta hornitzaileentzako laguntzak berrikuntzarako eta garapenerako.
    • Exportar-Auto: lehiakortasuna hobetzeko eta esportazioak handitzeko (urtean milioi bat unitatera arte) laguntzak 2017ra bitartean.

Egitaraua

10:00 Ongi etorria eta sarrera.

Juan Ignacio de Motiloa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Saileko Industria sailburuordea

10:15 Automozioaren Sektorea Euskadin.

Inés Anitua, Euskadiko Automozioaren Klusterreko zuzendaria

10:45 Brasileko automozio sektorearen berezitasunak eta egoera.
Rio de Janeiro Estatuaren ahalmenak.

Julio Bueno, Rio de Janeiro Estatuaren Gobernuko Industria, Energia eta
Turismo Saileko idazkari nagusia.
11:45 Mikro-enpresei eta Enpresa Txikiei laguntzeko Brasileko Zerbitzuak
(SEBRAE) Rio de Janeiro Estatuko Ekonomian duen papera.

Cezar Vasquez, SEBRAEko zuzendari nagusia.
11:50 Mahai-ingurua
12:00 Amaiera

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke