Zure negozioarentzako ikastaro praktikoak: Gerrilla marketina

2013ko Maiatza 21,


Maiatzaren 21ean (asteartea), Emprendedores argitalpeneko zuzendariorde Fernando Monterok ekintzaileentzako tailer bat eskaini zuen azaltzeko nola egiten diren gerrilla marketineko ekintzak.

Fernando Monterok tailer bat eman zuen azaltzeko hainbat modu daudela gerrilla marketineko ekintzak egiteko, eta ekintza horiek edozein proiektu ekintzailetan aplikatu daitezkeela.

Hasteko, azpimarratu zuen, enpresa handien kasuan nahiko erraza dela aurrekontu handi batekin marketina egitea, “gerrilla marketinarekin” edo “baliabide gabeko marketinarekin” ez bezala. Gerrilla marketina aurrekontu baxua duten ekintzaileek erabiltzen dute beren marka eta enpresa indartzeko.

Jack Trout-ek asmatu zuen gerrilla marketinaren kontzeptua eta kontzeptu horrek simil bat egiten gerra eta marketinarekin. Simil horri jarraiki, bezeroak lirateke konkistatu beharreko lursaila eta lehiakideak berriz garaitu beharreko arerioak. Horretarako, estrategia desberdinak erabili behar dira, besteak beste, gerrilla estrategiak.

Gerrilla marketinaren barruan, ekintzaileek argi izan behar dituzte puntu hauek:

  • Marketin ekintzailearen funtsezko ideiak
  • Produktu marketina.
  • Gerrilla merkatuaren ikerketa.
  • Publizitatea eta sustapena.
  • Salmenta teknikak.
  • Komunikazio korporatiboa: harreman publikoak eta eduki marketina.

Marketin ekintzailearen funtsezko ideiak

Ekintzaile batek garatzen duen marketinaren barruan ezinbestekoa da lehiakideengandik argi eta garbi bereiztea eta jomuga publikoari izaera bereizle hori helaraztea. Desberdina edo merkea, bietako bat aukeratzekotan hobe desberdina izatea.

Ekintzaileak oso ongi ezagutu behar ditu bere produktu/zerbitzuak eta jomugatzat duen merkatua, etengabeko harreman zuzena izango baitu denekin. Baliabide gutxi dagoenean, komunikazio mezu sortzaileak erabili behar dira baliabideen gabeziari aurre egiteko. .

Ekintzaileentzat baliotsua da erabakiak azkar hartzea eta lehiakideak baino azkarragoak izatea. Azkarregia izatea ere ez da komeni, ez delako akats gehiegi egin behar eta lehiakideengandik ikasi behar delako.

Bezeroarekiko gertutasuna, proiektu ekintzailearekiko inplikazio handiagoa eta burokrazia ahalik eta gehien murriztea, horiek izan ohi dira ekintzaileen lehiakortasun abantailak.

Produktu marketina

Marketina produktu/zerbitzu on batetik hasten da. Bada esaera bat marketinean hauxe dioena: “Produktu txar batek izan dezakeen txarrena marketin on bat da”. Kalitatea da garrantzitsuena. Gainera, produktu/zerbitzu baliagarriak, orijinalak eta berritzaileak izan behar dira.

Produktu/zerbitzu batean espezializatzea edo jomuga publiko zehatz bati zuzentzea ere lehiakortasun abantaila litzateke proiektu ekintzaile batentzat. Ekintzaileen erronka garrantzitsuenetako bat geografikoki hedatzea da, zeren ekintzaileen proiektu gehienak lokalak izaten baitira, baliabide gutxi izaten dituztelako. Hartu beharreko lehen erabakietako bat enpresarentzat izen on bat aukeratzea da:

  • Enpresaren indar-guneak transmitituko dituena: azkartasuna, kalitatea, ingurumenarekiko errespetua, e.a.
  • Lehiakideengandik desberdinduko duena.
  • Gogoratzeko erraza dena.
  • Beste hizkuntza batzuetara itzultzeko modukoa dena.

Ekintzaileentzako ikerketa teknikak

Ekintzaileak ongi ezagutu behar du merkatua, Internet sortu zenetik etengabe aldatzen dena. Ezinbestekoa da merkatua etengabe ikertzea, gertatzen diren aldaketa guztiak aztertzeko.

Horretarako, eta gerrilla marketinaren barruan, ekintzaileak hainbat teknika erabili ditzake:

  • Bezeroak eta negozioa aztertzea.
  • Bezeroen kexak eta erreklamazioak jasotzeko sistema bat sortzea.
  • Bezeroei inkestak egitea.
  • Salmenta taldeari inkestak egitea.
  • Lehiakideen establezimenduak bisitatzea.

“Mistery shopping” edo “bezero misteriotsuaren” teknikarekin enpresaren nahiz lehiakideen kalitate parametroak ikertzen dira. Metodologia hau edozein sektoretako edozein enpresatan aplikatu daiteke: saltokiak, frankiziak, onlineko dendak, jatetxeak, aholkularitzak, e.a.

Neurtu beharreko hainbat parametro ezarri behar dira: telefono bidezko arreta, saltzaileak bezeroari emandako arreta, entregen azkartasuna, erreklamazioen kudeaketa, e.a. Hortik lortutako informazioari esker hobekuntzak aplikatu daitezke enpresan, eta baliagarria da baita ere lehiakideen mugimenduen aurrean erreakzionatzeko.

Baliabide gutxi izanez gero, ekintzaileak era desberdinetan erabil dezake “mistery shopping” teknika, ahalik eta baliabide gutxien baliatuz:

  • Denda bat edo lokal bat ezkutuan bisitatzea, egiaztatzeko nolakoak diren produktuaren kalitatea, bezeroaren arreta, garbitasuna, e.a.
  • Telefonoz deitzea telefono bidezko arreta eta itxaron beharreko denbora neurtzeko.
  • Onlineko denden kasuan, Internet bidez erosketa bat egitea produktua noiz eta nola entregatzen den egiaztatzeko.
  • Egun batez norbere enpresako saltzaile gisa lan egitea prozesu guztiak aztertzeko.

Publizitatea eta sustapena

Norbere produktu/zerbitzuak ezagutzera emateko, ekintzaileak publizitate eta gerrilla sustapen teknikak erabil ditzake:

  • “Ahotik belarrira” prozesua kudeatzea, publizitate eraginkor eta merkeena delako.
  • Truke teknikak baliatuz publizitatea lortzea norbere produktu/zerbitzuen truke.
  • Bezeroa harritzen saiatzea proposamen azkar eta sortzaileak eginez.

Gerrillako salmenta teknikak

Marketin ekintzak –alegia salmenta aurreko prozesua- garatu ondoren, ekintzaileak saldu egin behar du. Horretarako, ekintzaileak bizkorra izan behar du.

Gerrillako salmenta prozesuen barruan salmenta gurutzatuak kudeatu eta sortu behar dira (produktu osagarriak saltzea), eskuratu daitekeen lokalik onena aukeratu…

Komunikazio korporatiboa: harreman publikoak eta eduki marketina

Eduki marketina moda-modan dago marketinaren munduan. Eduki marketina da balizko bezeroengana iristea, informazio, ideia eta aholku interesgarriekin.

Eduki marketinaren abantailetako bat da publizitate tradizionala baino hobeto onartzen dela eta publikoarengana zuzenean iristeko aukera ematen duela.

Eduki marketina garatzeko, badira euskarri egokiak: webguneak, blogak… Horrez gain, badira baita ere edukiak hedatzeko tresna aproposak, besteak beste hedabide sozialak edo newsletter aldizkariak. Dena den, ezinbestekoa da plangintza on bat egitea eta edizio egutegi bat osatzea.

Modu bat baino gehiago daude eduki marketina ahalik eta onena izan dadin:

  • Web bat edo blog bat sortzea gai zehatz batekiko interesa duten erabiltzaileen komunitatea izateko. Irakurleari asko baloratzen duen onura bat eman behar zaio, bitarteko generalistekin eskuragaitzak diren edukiak eskainiz.

Sortu beharreko edukiak era askotakoak izan daitezke: aholkuak, produktu bat erabiltzeko gomendioak, ekitaldi egutegi bat, prentsa laburpenak, eta enpresari berari buruzko albisteak ere bai.

Horrekin guztiarekin, posizionamendu hobea lortuko da Google eta antzeko bilatzaile nagusietan. Bestalde, erabiltzailearekiko elkarreragina eta bere parte-hartzea sustatu behar dira.

  • Ebook edo liburu birtual bat sortzea, hots, doako liburutxo digitalak enpresako erabiltzaileen komunitateari eskaintzeko. Ebook horiek enpresaren irudia indartuko dute gai zehatz baten inguruko aditu gisa.
  • Aplikazio bat egitea artikulu edo eduki interesgarrienekin.
  • Lehiaketa bat egitea Facebook eta antzeko hedabide sozialetan jarraitzaileen komunitatea handitzeko.

Hedabideetan agertzeko komunikazio plan bat egiteko, kontuan hartu beharko dira bidali beharreko komunikazio mezuak eta ongi aztertu behar da zein bitarteko irakurtzen, ikusten edo entzuten dituzten gure bezero potentzialek.

Baita ere aztertu behar da zein eduki interesatzen zaizkien gehien komunikabideei, eta norbere burua aditu gisa eskaini zenbait gairen inguruan, prentsa oharrak eginez edo kontaktu zuzen bat eskainiz.

Amaitzeko, gogoratu laburpen honen sarrera:

Ez da bitarteko handirik behar marketin ekintzak egiteko. Edozein ekintzailek egin dezake gerrilla marketina

Tailer honen Linkedin taldean parte hartzeko:
http://www.linkedin.com/groups?gid=4694588&trk=myg_ugrp_ovr

Aurkezpenak





PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke