VIETNAM. Negoziorako aukerak eta inbertsioa.

2014ko Apirila 04,


Gaur egun Vietnam Asiako ekonomia hazkor bat da: 2013an bere BPGa %5,42 hazi zen eta bere inportazio globalak (CIF) 63.000 milioi dolarrekoak izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %15,45 gehiago.

Euskadik 20 milioi eurotik gora esportatu baitugu Vietnamera eta 14 milioi baino apur bat gutxiago inportatu. Inportazio bolumen handiena duten bost partiden artean daude, besteak beste, makinak eta aparatu mekanikoak, burdina eta altzairua, eta autoak.

2007ko urtarrilean Vietnam MMEn sartu zenetik desagertu egin dira hango merkatuan sartzeko hesi gehienak. Hala, inportazio lizentziak, kuotak eta debekuak ia guztiz desagertu dira eta atzerriko enpresek (hala nola Samsung, Nokia eta LGEk) gero eta errazagoa dute Vietnamen sartzea.

BuiQuangVinh, Vietnameko Plangintza eta Inbertsio ministroak Euskadira egin duen bisitaldia Vietnamen estrategia nazional baten barruan kokatzen da, estrategia horren helburua delarik inbertsioak egitea garraio, energia eta telekomunikazio arloko azpiegitura-sareetan eta hobeto erabiltzea baliabide naturalak, esaterako hiri hondakinen tratamendua . Proiektu batzuk martxan daude jadanik, esaterako metro lineak eraikitzea Vietnameko hiri nagusietan (Ho-Chi-Minh, Hanói…) edo uren tratamendurako 38 planta berri egitea.

Apirilako 2an Vietnameko Plangintza eta Inbertsio ministroak Vietnamen estrategia nazional baten barruan kokatzen diren, garraio, energia eta telekomunikazio arloko azpiegitura-sareetan eta hiri hondakinen tratamenduen inbertsioak aurkeztuko digu.

Aurkezpenak



Ongietorria eta aurkezpena.



bideoa



BuiQuangVinh jaun txit gorena, Vietnameko Plangintza eta Inbertsio Ministroa / Do NhatHoang, Atzerriko Zuzeneko Inbertsioen zuzendari nagusia.

Vietnameko egoera ekonomikoa eta negozio aukerak.



bideoa



Jokin Laspiur, Asia Sourcing Director, MCC.

Euskal enpresen esperientzia: Mondragon Korporazioa Vietnamen.



bideoa
PDF



Radjou Dupont, BPA Europe.

BPA EUROPE enpresaren esperientzia Vietnamen.



bideoa
PDF



Galde-erantzunen txanda.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke