INFODAY HORIZONTE 2020 Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. Aurkezpenak

2015ko Azaroa 02,

horizon_2020-TICs
Infoday IKT

Jardunaldira bertaratu zirenek xeheki ezagutu eta ulertu zituzten “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak” izeneko gizarte erronkaren 2016-2017 eperako ikerketa-ildoak eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua.

Teknologia digitalak berrikuntzaren eta lehiakortasunaren euskarri dira merkatu-aukera zabal batean. HORIZONTE 2020-k oso gai ezberdinak finantzatuko ditu: elektronika, fotonika, sistema kapsulatuak (embedded systems), robotika, big data edo edukien teknologiak eta informazioaren kudeaketa.

Irakurri erlazionatutako albistea

Aurkezpenak


Programa

Fernando Martín. NCP ICTen, CDTI

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: 2016-2017 Lan Programa eta ekinbide publiko-pribatuak

Fernando Martínek, Ekonomiako Ministerioaren menpeko CDTI-ko ordezkariak, hainbat aholku eman dizkie IKTen sektoreko enpresei beren proiektuek diru-laguntzak eskuratu ditzaten. “Gero eta garrantzitsuagoa da aurkezten den proposamenak konpromiso industrial bat barne hartzea eta helburuak industria arlokoak izatea. Ikuspegi hori txertatzen ez bada, salbuespenak salbuespen, ezinezkoa izango da proiektua diruz laguntzea. Eta Europako Batzordeak berrikuntza eta sormena bezalako alderdiak ere baloratzen ditu”.

“Espezializatu egin behar dugu”

Martínek esan du diru-laguntzak emateko orduan arlo hauetako proiektuak lehenetsiko direla: Big data, segurtasuneko teknologia, 5G sarea, teknologia robotikoak eta zibersegurtasuna edo nanoelektronika, baldin eta konpromisoa hartzen bada Europan fabrikatzeko. CDTIko ordezkariak adierazi du iaz IKT arloko euskal enpresek 6,3 milioi euro jaso zituztela laguntzatan, eta arrakasta-tasa %12,1ekoa izan zela, Espainiako batez bestekoa baino handiagoa. “Programa askotan parte hartu beharrean, espezializatu egin behar dugu eta irabazten ahalegindu. Euskadik badu alderdi on bat, teknologi zentroek enpresak erakartzen dituztelako” esan du Martínek eta ohartarazi du ezinbestekoa dela benetako datuak aurkeztea. “Proiektu batzuk bertan behera utzi dira aurrekontu puztua aurkeztu dutelako”.


PDF


Arturo Antón. Enterprise Europe Network Partzuergoaren koordinatzailea Euskadin, SPRI

HORIZON 2020-n parte hartzeko laguntza-zerbitzuak

Jardunaldia SPRI Taldeko Arturo Antonek itxi du, azalduz nola funtzionatzen duen Entreprise Europe Network (EEN) sareak. EEN erakundeak Europa hurbiltzen die enpresei eta aukera eskaintzen die euskal ETEei funtsen zati bat eskuratzeko. EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.


PDF


Diego Lopez de Ipiña. Deustuko unibertsitatea

Proiektu-ebaluatzaile baten esperientzia

Deustuko Unibertsitateko Diego López Ipiñak proiektu europarrak ebaluatzen ditu 2011tik eta azaldu du ebaluatzaileak oso sektore desberdinetakoak direla eta elkar osatzen dutela. Ebaluaketa prozesuan kanpoko hiru ebaluatzaile daude (proiektu handietan bost ere bai) eta beste bat adostasuna lortzeko. Moderatzaile batek ere parte hartzen du, EBko kide bat izaten da eta bere zeregina da betekizunak betetzen direla bermatzea, eta baita ere superrecorder delakoak, zeinak goitik behera irakurtzen baitu azken txostena oniritzia eman baino lehen”. López Ipiñak esan du “oso zaila dela bidezkoa ez den ebaluazio bat egitea. Proposamena ona bada, aukerak izango ditu. Ez dut sekula ikusi onartua izan den proposamen txarrik”.


PDF


INFODAY NANOZIENTZIAK

INFODAY ENERGIA

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke