INFODAY HORIZONTE 2020. Klima, Ingurumen, Baliabide eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekintza. Aurkezpenak

2015ko Abendua 02,

spri_horizon_2020-RETOSOCIAL5
Infoday

Jardunaldira bertaratu zirenek xeheki ezagutu eta ulertu zituzten “Klima, Ingurumen, Baliabide eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekintza” izeneko eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua.

“Klima, Ingurumen, Baliabide eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekintza” Gizarte Erronkaren helburuak dira: natura-baliabideen erabilera eraginkorra lortzea, klima-aldaketaren aurka erresistentzia handiagoko ekonomia eta gizartea, natura-baliabideak eta ekosistemak babestea eta horien kudeaketa iraunkorra, eta lehengaien hornikuntza iraunkorra, betiere munduan gero eta handiagoa den biztanleriaren beharrizanei eta gure planetaren natura-baliabide mugatuei erantzuteko helburuarekin

Irakurri erlazionatutako albistea

Aurkezpenak


Programa

Arturo Antón. Enterprise Europe Network Partzuergoko koordinatzailea Euskadin, SPRI

HORIZON(TE) 2020-n parte hartzeko laguntza-zerbitzuak

Jardunaldia SPRI Taldeko Arturo Antonek itxi du, azalduz nola funtzionatzen duen Entreprise Europe Network (EEN) sareak. EEN erakundeak Europa hurbiltzen die enpresei eta aukera eskaintzen die euskal ETEei funtsen zati bat eskuratzeko. EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.


PDF


Lydia González. 5. Gizarte Erronkarako NCP, CDTI

Klima, Ingurumen, Baliabide eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekintza (H2020 5. Gizarte Erronka): 2016-2017 Lan Programa

Lydia Gonzálezek, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren menpeko CDTI Estatu Agentziako ordezkariak, Horizon 2020 programa azaldu du, zeinaren barruan 2.956 milioi aurreikusita dauden ingurumen arloko laguntzetarako. “5. erronka soziala da, eta aurrekontuaren erdia berrikuntzako proiektuetarako da”. Gonzálezek esan du ingurumenetik harago doala. “Funtsean, produkzio eta kontsumo eredua aldatzea da. Barruan sartzen dira klimaren aldeko ekintza, ingurumena, baliabideen eraginkortasuna eta lehengaiak”.
CDTIko ordezkariak esan du iaz Espainiari ingurumen arloko 41 proiektu onartu eta 32 milioiko diru-laguntzak eman zaizkiola, eta aipatu du Euskadi nabarmendu egiten dela “teknologi zentroen parte hartze handiarengatik”.


PDF


Kristina Apiñaniz. ACLIMA-ko zuzendari nagusia

Euskadin nazioartekotzeari eta berrikuntzari eskainitako laguntzen mapa

Aclima klusterreko Kristina Apiñanizek adierazi du Ihobe sozietate publikoak laguntzak dituela proiektuak aurkezteko Horizon 2020 programan eta badirela diru-laguntza programa zehatzak, enpresen nazioartekotze eta berrikuntza planen araberakoak.


PDF



PDF


INFODAY NANOZIENTZIAK

INFODAY ENERGIA

SME&FTI

INFODAY TICs

INFODAY TRANSPORTE

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke