INFODAY HORIZONTE 2020. Garraio adimenduna, ekologikoa, eta integratua. Aurkezpenak

2015ko Azaroa 18,

horizon_2020-Transporte inteligente
Infoday

Jardunaldira bertaratu zirenek xeheki ezagutu eta ulertu zituzten “Garraio adimenduna, ekologikoa, eta integratua” izeneko eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua.

Europar Batasunak baditu 6.340 milioi euro garraio arloko berrikuntza bultzatzeko, eta euskal enpresek finantzaketa horren zati bat eskuratu dezakete


Irakurri erlazionatutako albistea


Aurkezpenak


Programa

Juan Francisco Reyes. Garraioko NCP, CDTI

H2020 - Garraio adimenduna, ekologikoa eta integratua: Lan-programa, eta ekimen publiko eta pribatuak

CDTIko (Ekonomia Ministerioaren menpeko enpresei laguntzeko Estatu erakundeko) Juan Francisco Reyesek esan du garraio eraginkorragoa lortzea dela Europako finantzaketaren helburua, eta hori lortzeko ingurumenean duen inpaktua %60 murriztuko dela 1990eko aldean, istripu eta auto-ilarak murriztuko direla (auto-ilaren kostua Europako BPGaren ia %2a dela azpimarratu du), eta lehiakorragoa izango dela. “Proposamena aurkeztean kontuan hartu behar da hori”, ohartarazi du Reyesek.
Garraio arloan, Horizontea 2020 programaren finantzaketa 6.340 milioi eurokoa da. Laguntza gehienak --1.800 milioi zehazki-- aeronautikarekin lotutako berrikuntza proiektuetara zuzenduko dira. Ibilgailu ekologikoen proiektuentzat 750 milioi euroko partida bat dago. “2016-2017. urteetarako proiektuak oso irekiak dira”, adierazi du CDTIko arduradunak, zeinaren arabera 12 milioi euroko laguntzak banatuko diren hiriko mugikortasun proiektuetarako, eta beste 30 milioi garraio adimendunaren arlokoetarako.


PDF


Raúl Garcia Esparza, CDTI

Enpresen I+G+i-a finantziatzeko beste finantziaketa aukerak: CDTI


PDF



PDF


Gema García Mandayo, CleanSky2 deialdien ebaluatzailea. CEIT-IK4

Proiektu-ebaluatzaile baten esperientzia

CEIT-IK4 zentroko Gema García Mandayo proiektu ebaluatzaile gisa aritu da eta nabarmendu du Horizontea 2020 programak garrantzi gehiago ematen diola merkatuko inpaktuari, eta ikuspegia diziplinartekoa eta sektore anitzekoa dela: “Proiektuak berrikuntza jarduerei eman behar die garrantzia. Aurrekontua ondo zuritu behar da eta operatzeko gaitasuna frogatu”.


PDF


Leire Arriola. Euskadiko Enterprise Europe Network Partzuergoko kidea, Innobasque

2020 Ostertzean parte hartzen laguntzeko zerbitzuak


PDF


Leire Serrano. Deustuko Unibertsitatea. Deustotech

H2020n arrakasta kasuak. Deustuko Unibertsitatea. Deustotech

Deustuko Unibertsitateko Deustotech zentroko Leire Serranok bere proiektuaren berri eman du. Horizontea 2020ko finantzaketa jaso zuen iaz, “Timon” du izena, eta gidariari informazio erreala ematea du helburu. “11 bazkideko partzuergo bat osatu genuen, denak ere esperientziadunak garraio sektorean, eta paper oso espezializatuekin. Udal batzuk (esaterako, Ljubljanakoa) eta garraio operatzaileak inplikatu genituen proiektuan”. Bi gomendio eman ditu: proiektuaren koordinatzaileak bazkideen parte-hartze aktiboa sustatzea, “eta proposamenaren koherentzia mantentzea”.


PDF


Monica Fanlo. MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra

H2020n arrakasta kasuak

Mónica Fanlo, Euskadiko Mugikortasun klusterreko kideak ere Horizontea 2020 programan onartutako bi proiektu ditu eskuartean. Esan duenez, bere lana da partnerrak bilatzea, partzuergoak sortzea edo proiektuak prestatzea. “Proiektuak koordinatzen ditugu, eta pilotuak kudeatzen. Bazkideek balio erantsia aurkitzen ez duten horretan egiten dugu guk lan”. Arrakasta lortu zuten Freilot ekimenarekin, alegia gauez merkatu-gaiak garraiatzeko test batekin.


PDF


INFODAY NANOZIENTZIAK

INFODAY ENERGIA

SME&FTI

INFODAY TICs

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke