INFODAY HORIZONTE 2020 Energia segurua, garbia eta eraginkorra Lan Programa 2016-2017: testuingurua eta aukerak. Aurkezpenak

2015ko Urria 22,

spri_tecnología_horizon_2020_ENERGÍA
Infoday Energia

Jardunaldira bertaratu zirenek xeheki ezagutu eta ulertu zituzten Energia segurua, garbia eta eraginkorra” izeneko gizarte erronkaren 2016-2017 eperako ikerketa-ildoak eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua.

Europako Energiaren Batasunak, duela gutxi “Energiaren Batasunerako Esparru Estrategia klima-politika prospektiboarekin” dokumentuan zehaztuak, EB-ko kontsumitzaileei –etxebizitza eta enpresei– energia seguru, iraunkor, lehiakor eta eskuragarria eskaintzeko deia egiten du. Helburu hau lortzeak Europako energia-sistemaren eraldaketa sakona eskatuko du. Horretarako, HORIZONTE 2020-k 1.000 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak bultzatzen 2016an eta 2017an

Irakurri erlazionatutako albistea

Aurkezpenak


Programa

Energiaren Euskal Erakundea, EEE (EVE)

Irekiera

EEE-Energiaren Euskal Erakundeko José Ramón Lópezek esan du Horizonte 2020 programak, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handienak, 80.000 milioi euro banatuko dituela 2014tik 2020ra bitartean, eta kopuru horretatik 6.000 milioi bideratuko dituela energia seguru, garbi eta eraginkorra lortzera
José Ramón Lópezek aipatu du, Europako laguntza horiei esker, euskal erakundeek 90 milioi euroko itzulerak izan dituztela eta guztira 252 erakundek parte hartu dutela I+G-ko proiektuetan. “ETEak animatu nahi ditugu deialdi hauetan parte hartzera, parte hartuz gero aukera dutelako teknologiak, baliabideak eta kanpoko finantzaketa eskuratzeko”.


PDF


Maria Luisa Revilla. National Contact Point Energian, CDTI

Energia Segurua, Garbia eta Eraginkorra. Lan Programa 2016-2017: testuingurua, topics eta erlazionaturiko ekinbideak

María Luisa Revillak, Ekonomiako Ministerioaren menpeko CDTIko ordezkariak, azaldu du zeintzuk diren sartzeko laguntza eta irizpideak eta baita ere gogoratu du 2008an Estrategia Energetikoko Europako Plana (SET) sortu zela, 20-20-20 ekimenaren helburuak lortzeko: igorpen kutsagarriak %20 murriztu, energia berriztagarrien erabileran %20ra iritsi eta energia eraginkortasuna %20 hobetu.
Helburu horiek eguneratu egin dira 2030ari begira, ordurako %27ra iritsi behar baita energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran eta %40 murriztu behar baitira igorpen kutsagarriak. “Asmoa da kontsumitzaileak paper aktiboagoa izan dezala” segurtatu du.
Revillak adierazi du programa berriak lehengo garrantzi bera ematen diela energia berriztagarriei, laguntzen %36 bideratu baita horietara, eta ikerketa eta berrikuntzako ekintzak mantendu egin direla 2016-17 epealdirako. Programa berriak lehentasuna ematen dio energia eraginkortasunari, kontsumitzaile pribatuen parte hartzea sustatzeko programak bultzatuz, eraikinetako beroa berreskuratzeko ekintzak sustatuz edo eraikinetako eraginkortasun energetikoa finantzatuz. Energiaren biltegiratzeari dagokionez, demostrazio-proiektuak nabarmendu ditu, 12-15 milioi esleitzen baitira proiektuko.
Smart cities edo hiri adimendunei dagokienez, CDTIko ordezkariak esan du aurrekontua murriztu egin dela, “nahiz eta proiektu gidaria izaten jarraitzen duen”, eta gai izan behar du energia, garraioa eta IKTak uztartzeko. “Gainera, konponbideak eskaini behar ditu hiritarrek paper aktiboagoa izan dezaten”.


PDF


Arturo Antón. Enterprise Europe Network Partzuergoaren koordinatzailea Euskadin, SPRI

HORIZON 2020-n parte hartzeko laguntza-zerbitzuak

Jardunaldia SPRI Taldeko Arturo Antonek itxi du, azalduz nola funtzionatzen duen Entreprise Europe Network (EEN) sareak. EEN erakundeak Europa hurbiltzen die enpresei eta aukera eskaintzen die euskal ETEei funtsen zati bat eskuratzeko. EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.


PDF


INFODAY NANOZIENTZIAK

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke