ETE TRESNA ETA FAST TRACK TO INNOVATION. Aurkezpenak

2015ko Azaroa 13,

horizon_2020-smeinstrument
Fast Track

Europako Batzordeak, HORIZON(TE) 2020 programan nobedade gisa, bi tresna berri sortu ditu berrikuntza-ekintzak finantzatzeko: ETE tresna eta “Fast Track to Innovation-FTI” ekintza pilotua. Bi tresna hauek merkatutik hurbileko jarduerak finantzatzen dituzte, nazioarte mailan produktu, zerbitzu eta prozesu berrien presentzia lasterra bultza dezaten.

Irakurri erlazionatutako albistea

Aurkezpenak


Programa

Pilar Cervero, ETEentzako Agentzia Exekutiboa (EASME)

Fast Track to Innovation: ezaugarriak eta lehen emaitzak

Pilar Cerverok, EASME, ETEentzako Agentzia Exekutiboko kideak, Fast Track Innovation programa azaldu: “2015 eta 2016an 200 milioi euro banatuko dituen programa pilotu bat da. Eta berezia da, laguntzak ez daudelako sektore zehatzetara zuzenduta, baizik eta helburutzat dutelako lidergo industrialaren eta erronka sozialen inguruko ideiak finantzatzea”. Gainera, merkatuko fasetik oso hurbil egon behar dute. Cerverok esan du aurten 16 proiektu finantzatu direla dagoeneko eta horietatik lau Espainiako Estatukoak direla, zeintzuek 35 milioi euro jaso baitituzte. 1.149 parte-hartzaile aurkeztu diren arren, 69 bakarrik izan dira hautatuak.


PDF


Luis Guerra, CDTI- NCP PYME

ETE tresna eta Fast Track to Innovation: 2. Fase bat aurkezteko gakoak

Luis Guerrak, enpresei laguntzeko Ekonomia Ministerioaren menpeko Estatu agentziako (CDTI) ordezkariak, ETE Tresnari buruz hitz egin du. Guerrak segurtatu du tresna horren bidez Europako Batzordearen helburua dela hazkunde potentziala duten enpresak bilatzea. “Ez da I+G-ko programa bat. Merkatura iristen diren eta enpresa handiago egiten duten teknologiak azkartzea du helburu”.
Programa honek aurrekoak baino finantzaketa handiagoa ematen du, batez besteko diru-laguntzak milioi bat eurotik gorakoak baitira proiektuko. Aurten 10.000 proiektu aurkeztu dira, eta 900 baino gutxixeagok jaso dute finantzaketa


PDF


Maitane Txabarri, ETE tresnaren kanpo-ebaluatzailea. CEIA

Proiektu-ebaluatzaile baten esperientzia

Maitane Txabarri, Arabako CEIAko ordezkaria, kanpo ebaluatzaile lanetan ari da ETE Tresna programan, eta bertaratutako enpresei azaldu die nola aurkeztu behar dituzten beren proposamenak arrakasta izan dezaten. “Aurkezten den proposamenak lehendik daudenak hobetu behar ditu, konponbide tekniko hobea eskaini behar du, arazo bat konpondu behar du eta merkatu bat eduki behar du”. Ebaluatzaileak gomendio bezala esan du ahalegina egin behar dela nota altuena lortzeko eta negozio ikuspegia eduki behar dela, “geure dirua proiektuan sartzeko prest bageunde bezala. Ikuspegi globala izan behar duzue, ez zentratu bakarrik Europan, eta ez izan beldurrik zuen ahuluneak erakusteko. Ebaluatzaileak proiektuaren arriskuak aztertu behar ditu eta horregatik sartu behar dira proiektuan”


PDF


Arturo Antón eta Leire Arriola, Basque Enterprise Europe Network Partzuergoa eta Euskadiko KAMak

Key Account Management (KAM) Zerbitzuak ETE Tresnan. Enterprise Europe Network: enpresa berritzaileentzat laguntza

Jardunaldia SPRI Taldeko Arturo Antonek itxi du, azalduz nola funtzionatzen duen Entreprise Europe Network (EEN) sareak. EEN erakundeak Europa hurbiltzen die enpresei eta aukera eskaintzen die euskal ETEei funtsen zati bat eskuratzeko. EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.


PDF


Unai Zorriketa, Hasten Ventures

Coach-aren zeregina proiektu baten garapenean

Proiektu industrialak azkartzeko Hasten Ventures konpainiako Unai Zorriquetak bere lana azaldu du: “gure zeregina ez da proiektu bati Horizontea 2020 programan sartzen laguntzea, baizik eta negozio zentzua ematea”. “Zuen ikuspegia azaleratzen eta kanpoko norbaitenarekin alderatzen laguntzen dizuegu. Kontaktuak ematen dizkizuegu kontratuak lortzeko. Baina ezinbesteko baldintza da negozio handi eta bideragarria izatea”.


PDF


Asier Albizu, zuzendari nagusia. Biolan

Jardunbide Egokien kasua

Europako laguntzak jaso dituen Biolaneko zuzendari nagusi Asier Albizuk hau esan du: “proiektuak apurtzailea izan behar du arrakasta izango badu, eta proiektua aurkezten dugunok horretan sinetsi behar dugu”.
Biolanek 30 herrialdetan lan egiten du eta merkataritza ordezkaritzak dauzka Txilen, Ekuadorren eta Indonesian. Berriki, Europako finantzaketa eskuratu du sulfitoak elikagaietan, bereziki mariskoan, eragiten dituen alergenoak detektatzeko proiektu baterako. “Sulfitoa neurtzeko sistemak oso motelak dira, ordu pare bat behar izaten dituzte, eta guk bi minutu baino ez ditugu behar. 800.000 eurotik gora eman zizkiguten”.


PDF


Sabino Azkarate, Teknologiako zuzendariordea. IK4-Tekniker

FTI: BeLEADFREE Proiektua


PDF


INFODAY NANOZIENTZIAK

INFODAY ENERGIA

INFODAY IKTak

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke