INFODAY 2020 OSTERTZA Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua. Aurkezpenak

2015ko Urria 16,

spri_tecnología_horizon_2020_nmbp

Jardunaldira bertaratu zirenek xeheki ezagutu eta ulertu zituzten “Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua” izeneko gizarte erronkaren 2016-2017 eperako ikerketa-ildoak eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua.
Europaren asmoa da berrikuntzako ikerketa ez dadila geratu laborategietan, baizik eta proiektu eta negozio bihurtu dadila merkatuan. Horixe izan da Europako laguntzak nola eskuratu azaltzeko jardunaldian zabaldu den ideia garrantzitsuena. Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa handiena da, eta 2014tik 2020ra bitartean 80.000 euro banatuko ditu.

Irakurri erlazionatutako albistea

Aurkezpenak


Programa

Lucia Iñigo. NMBP-ren ordezkaria, CDTI

INFODAY 2020 OSTERTZA Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua

Lucia Iñigok, CDTIko ordezkariak, xeheki azaldu ditu laguntza horiek eskuratzeko egin beharreko urratsak. Esan du oraingo programa honetan badela nobedade bat 2013an bukatutako Horizon 2020 programaren aldean, alegia, “laguntzak ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako batera ematen dira, orain arte bananduta eman izan badira ere”. Baita ere azpimarratu du Europako agintariek ez dituztela onartzen “aplikazio industrialik gabeko” ikerketa proposamenak eta horregatik finantzaketa hau lortu nahi duten erakundeek “azaldu egin behar dute nola sartuko duten merkatuan”. Orain askatasun gehiago dago teknologia aukeratzeko, baina orobat lehia handiagoa, eta zailagoa da ebaluazioa egitea”. “Europako funtsekin finantzatutako I+Garen erabilera eraginkorra segurtatu behar da”. Mezu hori azpimarratzen zaie ebaluatzaileei” esan du Iñigok.


PDF


Leire Arriola eta Cristina Ugarte. Nazioartekotze saila. Innobasque

ERA-NETak: M-era.Net eta MANUNET

Innobasque-ko Cristina Ugartek eta Leire Arriolak Estatuz gaindiko I+G-ko proiektuei eta lankidetzazko proiektuei zuzendutako Eranet programak azaldu dituzte. “Helburua da I+G-ren nazioartekotzea handitzea, batez ere ETEen kasuan. Merkatutik hurbil dauden proiektuak dira, prozedura sinpleak dira eta Horizon 2020koek baino arrakasta-tasa handiagoak dituzte”.


PDF


Mª Pilar González Gotor, Sustapen eta Lankidetza Zuzendaritza, CDTI

Enpresen I+G+i-a finantziatzeko beste finantziaketa aukerak: CDTI


PDF


Javier Lauciricak, IK4-ko ikerketako zuzendariak eta Rikardo Bueno, Negozio Garapena - Programen Arloko Zuzendaria. TECNALIA

EIT-KIC Manufacturing, uneko egoera eta proposamenaren perspektibak.

Javier Lauciricak, IK4-ko ikerketako zuzendariak, eta Rikardo Bueno, Negozio Garapena - Programen Arloko Zuzendaria. TECNALIA; Berrikuntzako eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT) zereginaz hitz egin dute eta esan dute “helburua dela Europan dagoen arazo bat konpontzea: merkatura iristen ez den ikerketa bikaina”. Baita ere azaldu du zein den KICren funtzionamendua. KIC delakoak ikerketaren eta merkatuaren arteko tarte hori gainditzeko finantzaketa tresnak dira. “KIC batean EIT-k %25a finantzatzen du denbora mugatu batez, alegia, zazpi urtez, eta gainerako %75a honela lortzen da: bazkideen funtsen bidez, EBren finantzaketaren bidez, Estatuko eta eskualdeko funtsen bidez, eta, proiektuak aurrera egin ahala, proiektuaren mozkinekin”.


PDF



Arturo Antón. Enterprise Europe Network sarearen koordinatzailea Euskadin, SPRI

2020 Ostertzean parte hartzen laguntzeko zerbitzuak

Jardunaldia SPRI Taldeko Arturo Antónek itxi du, azalduz nola funtzionatzen duen Entreprise Europe Network (EEN) sareak. EEN erakundeak Europa hurbiltzen die enpresei eta aukera eskaintzen die euskal ETEei funtsen zati bat eskuratzeko. EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.


PDF


INFODAY ENERGIA

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke