Prentsaurrekoa: Euskal Encounter 2014

2014ko Uztaila 21,


Euskal Encounter topaketa, Estatuko informatika arloko party handiena, datorren uztailaren 24an hasiko da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) 6.000 parte-hartzaile eta 4.100 ordenagailurekin. Euskaltel, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin egiten den ekitaldi horren antolatzaileak, Euskaltel Fundazioak, ostiral honetan egin du aurtengo edizioaren aurkezpena.

“10.000tik gora lagun etortzea espero dugu” esan dute antolatzaileek, eta 20 giga jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura Interneten sartzeko, hots, ohiko banda zabala baino askoz abiadura handiagoa.  Euskal Encounter ekitaldian 120 kilometro sare-kable jarriko dira eta, ordenagailuen guneaz gain, baita ere eskainiko dira BECen bertan lo egiteko txoko bat eta opengunea (hitzaldi eta tailerren gunea), gainera, proiekzioak emango dira pantaila nagusietan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRI-enpresa agentziaren bidez babesten du ekitaldi hau bi arrazoirengatik: “Batetik, konpromisoa hartua duelako teknologiak sustatzeko eta teknologien arloko sentsibilizazio-lana egiteko. Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak ezagutarazteko eta ekimen hau lagungarri izan dadin proiektu ekintzaileak abiatzeko”, esan du Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak.

Urzelaik esan du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarentzat Euskal Encounter topaketa “benetako enpresa laborategi bat” dela, hain zuzen ere “produktu eta negozio berriak sortzeko topagunea” delako.  Urzelaik gogoratu du Sailak badituela “ekintzaileentzako laguntza tresnak eta giza baliabideak”. Adibide bezala jarri du Ekintzaile programa, ekintzaileari laguntzen diona bere enpresa-ideiaren hasieratik eta 250 proiektu bultzatu dituena 2012 eta 2013. urteetan, horietatik %50 “IKTen arlokoak edo helburutzat dutenak IKTak elektronikan eta komunikazioetan aplikatzea”.

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak esan du lau eguneko ekitaldi hau aukera bikaina dela halaber Euskadi-Basque Country markari indarra emateko. “Parte-hartzaile asko erreferentziazko preskriptoreak dira eta, hortaz, lagundu egin dezakete Euskadi ondo posizionatzen negozio eta turismo jomuga bezala”.

Aurkezpenak



Nerea Lupardo, Euskalteleko Harreman Instituzionalen zuzendaria.

Euskal Encounter 2014



bideoa



Aitor Urzelai. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza. Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria.

Euskal Encounter 2014



bideoa



Maitane Leizaola. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirola eta Gazteria zuzendaria.

Euskal Encounter 2014



bideoa



Sabino San Vicente. Euskal Encounterren antolatzaile nagusia.

Euskal Encounter 2014



bideoa



Galderen txandan

Euskal Encounter 2014



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke