PERU. Negozio eta inbertsio aukerak 2017an jardunaldiaren aurkezpenak

2017ko Martxoa 02,


Peru Pazifikoko Aliantza arrakastatsuko kide da, Mexiko, Kolonbia eta Txilerekin batera. Horrez gain, Hego Amerikako herrialde handiena da Brasil eta Argentinaren atzetik, eta biztanle gehien dituen laugarrena, 32 milioi herritarrekin.

NDFk emandako datuen arabera, Peruko ekonomia eskualdeko beste edozein baino %3,3 gehiago hazi zen 2016an, eta 2017an %4 gainditzea espero da. 2017-2018 epealdirako, berriz, %3,8-%4ko batez besteko hazkundea espero da.

Jardunaldi honetan aztertu dira negozio aukerak.

Argitalpenak

bolo-presentaciones Aurkitu eta deskargatu espazio honetan, istant batean, jardunaldiko aurkezpen guztiak.
slide share basque industry 2017ko apirilaren 4tik aurrera, gure slideshare kanalean ikusi ahal izango dira.

Programa

Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioartekotze Saileko zuzendaria

Ongi etorria eta aurkezpena

Miren Madinabeitiak nazioartekotu nahi duten enpresei laguntzeko SPRIk egiten duen jarduna aurkeztu du. Jarraian Euskadi-Peru merkataritza-balantzaren berri eman du eta euskal enpresentzat aukera gehien eskaintzen duten sektoreei buruz hitz egin. Euskadik produkzio arloko 8 ezarpen ditu Perun eta merkataritza arloko 11, esportazioak 69 M-koak izan zirelarik 2015ean.


PDF


Bernardo Muñoz, Peruk Espainian duen Enbaxadako Aholkulari Ekonomiko Komertziala

Peruren ikuspegi orokorra - Negozio eta Inbertsio aukerak

Aholkulari komertzialak azpiegitura proiektu garrantzitsuak eman ditu ezagutzera honako sektore hauetan: ura eta saneamenduak, garraioa eta energia, baita nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta meatzaritza arloetako modernizazio-planak ere


PDF


Reyes Farfan eta Ismael Guillen, Track Global Solutions enpresako bazkide zuzendariak, eta SPRIren aholkulariak Liman

Peruko sektore eta eskualde desberdinetako aukerak

Ismael Guillén eta Ruth Farfanek baieztatu dute Peru sektore gakoak bultzatzen ari dela, bere enpresa-ehunari balioa dakarkioten atzerriko enpresei herrialdera sartzen lagunduz


PDF


Joseba Gobela, AIRLANeko zuzendari nagusia

Euskal enpresen esperientzia Perun

Joseba Gobelak, klimatizazio ekipoen diseinu, fabrikazio eta merkataritzan diharduen eta Perun kokatuta dagoen Airlan-eko zuzendari nagusiak, bere esperientzia azaldu die bertaratu guztiei.


PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke