Pertsonak enpresentzat eta enpresak pertsonentzat

2015ko Uztaila 09,

spri_innovación_jornada empresas para las personas-foto

Nolako enpresa izan nahi dugu? Nola lehiatzen gara munduan? Nola bereiziko gara beste batzuengandik?
Prestakuntza jardunaldi tekniko honetan ahalegina egingo da galdera horiei erantzuteko, betiere kontuan hartuz euskal enpresa zenbaiten esperientzia praktikoa, zeintzuk sinetsirik baitaude pertsonek protagonista izan behar dutela etorkizuneko lehiakortasun proiektuetan. Jardunaldiaren bidez parte-hartzeari buruzko kontzeptuak argituko dira (eta zenbait mito desterratu ere bai), lehen eskutik ezagutuko dugu enpresa parte-hartzaileen errealitatea, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatuko ditugu gure enpresa proiektuak lehiakorrago eta sostengarriago egiteko eredu parte-hartzaileagoak garatzean barneratutako ikaskuntzak eta gomendio praktikoak.

Berria erlazionatuta


Programa

Josu Ocariz. Berrikuntza arduraduna. SPRI

Jardunaldiaren aurkezpena eta Pertsonen parte-hartzea sustatuz enpresan

Josu Ocarizek azaldu digu zein den Innobideak-Pertsonak laguntza programaren funtsa, eta baita ere esan digu zeintzuk diren laguntza programa honen bidez bultzatzen diren ekintzak, proiektu motak eta finantzatzen diren zenbatekoak.
“3 elementu hauek integratzen dituzten proiektuak bultzatzen ditugu: gogoeta prozesu bat egin behar dutenak, ekintza plan bat definitu behar dutenak eta prozesu osorako laguntza behar dutenak. Baita ere bultzatzen ditugu hasierako gogoeta hasita duten, ibilbide bat identifikatua duten eta estrategia egituratzeko edo sistematizatzeko laguntza behar duten enpresen proiektuak.


bideoa
PDF



Oskar Valdivielso.

Enpresa parte-hartzailearen “mitoak eta errealitateak” Euskadin eta nazioartean

Oskar Valdivielsok bere ikuspegia eskaini digu, oinarritzat harturik enpresei laguntzen emandako urteetan bildu duen esperientzia, eta berarekin batera errepasatu ditugu parte-hartzeari buruzko 10 esaldi hauek.
1. Parte-hartzea = kapitala banatzea.
2. Ez naiz parte-hartzearen aldekoa…
3. Parte-hartzeak arazoak baino ez ditu ematen.
4. Emaitzen kontuari begiratzen ez dioten antolakundeentzat da hori.
5. Herrialdea kooperatiba bihurtu nahi duzue.
6. Jabetzan parte-hartzea parte-hartzearen “nirvana” da.
7. Parte-hartze handia lortzen badut konponduta izango dut etorkizuna.
8. Nire sindikatuek / Enpresa batzordeek ez dute halakorik nahiko.
9. Enpresa guztiek parte-hartzaile izan behar dute.
10. Ziur bagaude, ziurtasun hori nahikoa da hasteko.
Galdera hauxe egin du amaieran: Posible da parte-hartzea lehiakortasunaren palanka izatea?


bideoa
PDF



Jorge Darpont - Zuzendari Korporatiboa

INGEMAT enpresaren adibide praktikoa: pertsonen parte-hartzeari buruzko ikaskuntzak automozio sektorean

Jorge Darpont-ek INGEMAT enpresaren esperientzia azaldu digu 3 bloketan:
1.- Testuingurua eta enpresa mota. Ez dago parte-hartze eredu honetara hobeto egokitzen den beste jarduerarik.
2.- Perspektiba historikoa aldaketak egin ondoren.
3.- Nola birbideratu egoerak bizipenaren ondoren
2007an, gogoeta estrategiko bat egin zutenean, hainbat erronka jarri zituzten mahai gainean eta galdera hau egin zioten beren buruari: gure antolakundea prest dago honetarako? Hortik abiatuta, aldaketa sakonak egiten hasi ziren negozio ereduan, langileak kudeaketan eta emaitzetan parte hartzera bultzatuz eta atea zabalik utziz etorkizunean aukera izan dezaten kapitalean parte hartzeko. “Antolakuntza sistema osoa aldatu genuen, finantza sistema sinpletu genuen denek uler zezaten, marjina gordinen sistema bat aplikatu eta gardentasuna sustatu genuen, egiturazko gastuak murriztu genituen, berriro batu genuen pertsonen %85, bulegoak kendu eta bilera areto bihurtu genituen, zuzendaritza-karguren bat eta fitxatzeko ordularia kendu genituen, komunikazio sistema berri bat jarri genuen, orain dena taldeka kudeatzen da, 4 soldata maila finkatu genituen eta konpentsazio sistema bat ezarri genuen, kolektibo osoarentzako ordainsari aldagarriekin, eta emaitzen kontua banatzeko konpromisoa hartu genuen”.


bideoa
PDF



Luis Hilario Unceta-Barrenechea. BSK Fiscal y Legal. Bazkide Zuzendaria

Eredu parte-hartzaileen baldintzak eta lege eta zerga arloko alternatibak

Luis Hilario Unceta-Barrenecheak “Partaidetza hartzeko” ereduari buruz hitz egin du eta bere bulegoan gehien erabili duten operazioaren egitura legal eta fiskala aurkeztu du. Dena den, hori baino lehen azpimarratu du enpresa bakoitzak konponbide eta figura desberdinak izan ditzakeela, konbinazio posible ugari daudelako. Horrez gain, elementu baten garrantziaz mintzatu da: “akzioen transmisioari buruzko gai fiskalak”: pertsona fisikoaren bidezko transmisioa, pertsona juridikoaren bidezko transmisioa, balizko PFEZ tributazioa zuzendaritzako karguak dituzten langileentzat, PFEZ kenkariak zuzendaritzako karguak dituzten langileentzat, akzioak/partaidetzak erostera bideratutako finantzaketari dagozkion finantza gastuak, enpresaren baliabideak aplikatzea akzioak erostean, NEWCO eta enpresaren arteko bat-egitea.


bideoa
PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke